Florence Ethel Johnson
Florence Ethel Johnson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1884ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | 1934 (49/50 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea, sindikalista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea |
Florence Ethel Johnson (Melbourne, Australia, 1884ko martxoaren 26a - Malvern, Victoria, Australia, 1934ko azaroaren 6a) australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900ean South Preston State Schoolen pupil-teacher zen, hau da, gaur egun ikasgela batean gainbegiratuta maistra praktikak egiten ari den maistragaia.[1] 1906an, Arcadia South estatuko eskolako zuzendaria izan zen.[2] Victoriako estatu-eskoletan 18 urtean irakasle-lanean jardun ondoren, 1919an Victoria Estatuko Zerbitzu Federazioko Emakumeen Ataleko idazkari kargua hartu zuen.[3]
Victoriako zerbitzu publikoan emakumezko eta irakasleen soldatak aldarrikatzen eta hobetzen lagundu zuen, baita erizain eta idazkarien kasuan ere.[2][4] Bere ahaleginari esker, gizonezkoek kobratzen zuten soldataren erdia (1/2) kobratu beharrean, bostetik lau (4/5) izatera pasatu zen.[2] 1918an Maisu-maistren Legea onartu zenean, promoziorako sexua zela eta, emakumeak generoarengatik ez zirela baztertuak izango ziurtatu zen.[2]
Johnson St Kildak 1927ko estatu-hauteskundeetan Victoriaren Batzar Legegilean zuen aulkiaren aurkako lan-munduko hautagai independente aurkeztu zen, eta urte hartako hauteskundeetan parte hartu zuen. Emakume hautagai bakarra izan zen.[5] Lehen botazioan botoen %20 jaso zuen.[6] Hauteskundeetan galdu eta irakaskuntzara itzuli zen.[7]
Emakume Viktoriarren Maistren Elkarteko presidentea izan zen eta 1932an jubilatu zen.[8]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1932an Frederick Arthur Ingram itsas ingeniariarekin ezkondu zen Perthen.[8][9] 1934ko azaroaren 6an hil zen St Benedict, Malvern, Victoria ospitale pribatuan, balbula mitraleko gaixotasun baten ondorioz. Gorpuzkiak erraustu egin zituzten.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ The Woman's World. Victoria, Australia 1932-12-09, 16 or..
- ↑ a b c d «Johnson, Florence Ethel (1884–1934)» Australian Dictionary of Biography (Canberra: National Centre of Biography, Australian National University).
- ↑ Champion of Her Sex. Victoria, Australia 1919-12-23, 9 or..
- ↑ «For Young Australia The Lone Hand School of Writers. Prizes for School Children» The Lone hand (W. McLeod) ((1 June 1920)) 1920-06-01.
- ↑ State Election. Victoria, Australia 1927-04-11, 17 or..
- ↑ Carr, Adam. «Results of Victorian 1927 Election» Psephos.
- ↑ «Florence Ethel Johnson | Darebin Libraries» library.
- ↑ a b Feminist Surprises Her Friends. Victoria, Australia 9 de enero de 1933, 14 or..
- ↑ Family Notices. Western Australia 1932-12-27, 1 or..
- ↑ Family Notices. Victoria, Australia 1934-11-07, 1 or..