François-André Danican Philidor
François-André Danican Philidor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Dreux, 1726ko irailaren 7a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Londres, 1795eko abuztuaren 31 (68 urte) |
Familia | |
Aita | André Danican Philidor |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Philidor family (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, xakelaria, piano-jotzailea, musikagilea, musikaria eta chess theoretician (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | musika klasikoa |
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | pianoa |
François-André Danican Philidor (Dreux, Frantzia, 1726ko irailaren 7a - Londres, Ingalaterra, 1795eko abuztuaren 31) frantses musikagilea eta xake-jokalari ospetsua izan zen. Artean munduko xake txapelketarik jokatzen ez bazen ere, bere garaiko xakelari indartsuena izan zen, eta XVIII. mendeko onenetakoa.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musikari familia bateko kide ezagunena. Gaztetandik izan zen erregeren kaperako kide Versaillesen. Konposizio ikasketak egin zituen Camprarekin.
Holanda, Alemania eta Britainia Handian zehar ibili zen xake-jokalari gisa lehiaketetan parte hartzen. 1749tik aurrera urtero joaten zen Londresa xakean aritzera, eta xakeaz liburu bat idatzi zuen, Xake-jokoaren analisia (1748).
1754. urtean Parisen hasi zen bizitzen, eta geroago famatuak izan ziren opera komikoak idatzi zituen, besteak beste Sancho Pança dans son isle (1762) eta Tom Jones (1765). Opera dramatikoak eta eliz musika ere idatzi zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François-André Danican Philidor |
- (Ingelesez) Chessgames