François Blondel
Itxura
François Blondel | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ribemont, 1618ko ekainaren 15a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1686ko urtarrilaren 21a (67 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | coastal engineer (en) , arkitektoa, diplomazialaria, katedraduna eta matematikaria |
Lantokia(k) | Paris |
Enplegatzailea(k) | Académie Royale d'Architecture (en) Collège de France (1656 - 1686) Maison du Roi (en) (1660 - |
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia Académie Royale d'Architecture (en) |
Gradua | landa-mariskal |
François Blondel (Ribemont, 1618ko ekainaren 15a - Paris, 1686ko urtarrilaren 21a) matematikari, ingeniari, arkitekto, teoriagile eta diplomatiko frantsesa izan zen. Zientzia eta Literatura ikasketak amaitu zituenean diplomazia-lanetan jardun zuen, Egipton eta Konstantinoplan batez ere. Antilletako gotorlekua eraiki zuen 1666. urtean. Zientzia Akademiako kidea izan zen, eta Arkitekturaren Erret Akademiaren sortzaileetariko bat izan zen (1671). Berak eraiki zuen, erromatarren ereduei jarraituz, Parisko Porte Saint-Denis garaipen-arkua (1671-1672). Dogma klasikoko teoriagile honek klasizismoa eta Errenazimentuko Italiako arkitektura sustatu zituen, italiar barrokoa alde batera utziz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François Blondel |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.