Garuneko hipoxia
Garuneko hipoxia | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Hipoxia |
Arrazoia(k) | brain ischemia (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9 | 437.9 |
MedlinePlus | 001435 |
eMedicine | 001435 |
MeSH | D002534 |
Garuneko hipoxia, baita garuneko kalte anoxikoa[1] ere, garunera doan oxigenoa murriztea da. Garuneko hipoxiaren lau kategoria daude; larritasun-ordenan: garuneko hipoxia lausoa, garuneko iskemia fokala, garuneko infartua eta garuneko iskemia globala. Epe luzeko hipoxiak neuronen heriotza zelularra eragin dezake apoptosiaren bidez.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burmuinera doan oxigenoa murrizten duen eritasuna denez, askok eragiten dute garuneko hipoxia izeneko oxigeno-ekarpenik eza. Bihotz-biriketako geldialdiak, hipotentsio-egoerak (hala nola, gorputzeko bolemiaren galera edo bihotz-ponparen alterazioa), asma-erasoak, karbono monoxidoaren inhalazioa, kea arnastea, pozoidurak, arnas-egitea oztopatzen dituzten kaxa torazikoko traumatismoak, asfixia, itotzea eta deskarga elektrikoak, besteak beste, pazientea hipoxia egoera batera eraman dezakete.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- ↑ (Gaztelaniaz) Hipoxia cerebral : National Institute of Neurological Disorders and Stroke (NINDS). .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |