Georg Pencz
Georg Pencz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nurenberg, 1500 |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Leipzig eta Wrocław, 1550eko urriaren 11 (49/50 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, Irarlea, artista grafikoa, copper engraver (en) , marrazkilaria eta artista bisuala |
Lantokia(k) | Nurenberg |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
Georg Pencz (Westheim, c. 1500 – Leipzig, 1550eko urriaren 11) alemaniar grabatzaile, margolari eta imprimatzailea izan zen.
1523an Nurenbergera bidaiatu zuen eta Albrecht Dürerren tailerrean sartu zen lanean. Italia ere bisitatu zuen eta Veneziako artearen eragina jaso zuen. 1525ean Barthel Beham eta Hans Sebald Beham anaiekin batera espetxeratu zuten Thomas Müntzerren doktrinak zabaltzeagatik eta bataioan, Kristorengan eta transubstantziazioan ez sinesteagatik. Handik gutxira askatu zituzten eta Maisu Txikiak taldeko kide izan ziren.
Nurenbergen, familia aberatsen etxeetako sabaietan trompe-l'oeilak margotu zituen.
1538 inguruan Erroma bisitatu zuen lehen aldiz eta 1540an Nurenbergera itzuli zen. Bertan hiriko margolari izendatu zuten eta arrakasta handia izan zuen erretratuak margotzen.
1550ean Alberto, Prusiako dukeak Gorteko margolari izendatu zuen, baina Pencz Leipzigen hil zen gortera iritsi aurretik.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Eserita dagoen gazte baten erretratua, 1544, Galleria degli Uffizi, Florentzia
-
Kastitatearen garaipena
-
Ottheinrich-en erretratua
-
Sturz des Phaëthon
-
Heriotzaren garaipena