Gian Francesco Malipiero
Gian Francesco Malipiero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Gian Francesco Malipiero |
Jaiotza | Venezia, 1882ko martxoaren 18a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1882ko martxoaren 18a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1973ko abuztuaren 1a) |
Heriotza | Treviso, 1973ko abuztuaren 1a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Music and Performing Arts Vienna (en) Conservatorio Giovanni Battista Martini (en) Conservatorio di Musica Benedetto Marcello di Venezia (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Marco Enrico Bossi (en) |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, musikologoa eta zuzendaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Gian Francesco Malipiero (Venezia, 1882ko martxoaren 18a - Treviso, 1973ko abuztuaren 1a) italiar musikagilea izan zen. Veneziako Kontserbatorioko zuzendaria izan zen 1939-1952 bitarteko urteetan, eta garrantzi handia izan zuen 1920 ondoko urteetan Italiako musikan. Erromantizismoaren aurretiko musika berriro aintzat harrarazi zuen, eta teknika berriez hornitu zuen.
Malipieroren musika-lan ugarien artean aipagarriak dira: San Francisco d´ Assisi (1920), Giulio Cesare (1934-1935), Antonio e Cleopatra (1937) operak; orkestrarako Pause del silenzio (1917), Impressioni dal vero (1910-1922); La Passione (1935) oratorioa, pianorako kontzertuak, sinfoniak eta abar. Ganberako musikan, harizko musika-tresnetarako zazpi kuarteto idatzi zituen. Lehena, Rispetti e strambotti (1920), da ezagunena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.