Glòria Serra
Glòria Serra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maria Glòria Serra i Ramos |
Jaiotza | Bartzelona, 1964ko urriaren 21a (60 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa kazetaritzan lizentziatura |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, telebista aurkezlea, iruzkingilea eta zuzendari laguntzailea |
Enplegatzailea(k) | RAC1 La Sexta Antena 3 |
Maria Glòria Serra Ramos, ezagunagoa Glòria Serra izenez (Bartzelona, 1964ko urriaren 21a) bartzelonar kazetaria, aurkezlea eta irrati esataria da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Kazetaritzan lizentziaduna da Glòria Serra, eta 1987tik ari da komunikabideetan lanean.
Kazetari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Radio Barcelonako (Cadena SER) albistegietan hasi zuen karrera profesionala, hala nola arratsaldeko edo Hora 25 izenburuko albistegietan, eta Matinal SERCatalunyako editore eta El Balcóko zuzendari ere izan zen. Julia Oterorekin ere lan egin zuen Eta Ràdio Miramar-eko ¿Y nosotras qué? eta Catalunya matí saioa aurkeztu zuen Catalunya Ràdio-n.[2]
Telebistaren munduan zenbait funtzio garatzen hasi zen Kataluniako Televisión Españolan. 1998 eta 2001 bitartean Telecincon lan egin zuen, eta bertan Telecinco albistegien lehen edizioaren azpieditore eta aurkezlea izan zen, La mirada crítica saioaren zuzendaria eta aurkezlea.
Aldi berean, 1999 eta 2001 bitartean, Josep Cunírekin batera, L'aventura quotidiana eztabaida aurkeztu zuen tv3n. Ondoren, Coses que pasen eztabaida zuzendu zuen eta Els matins magazinean parte hartu zuen, bi saioak Cunik Kataluniako autonomian aurkeztutakoak.
2001ean Ciutat oberta (Barcelona TV) izan zen eztabaidaren buru, eta Bartzelonako TV telebista lokalaren audientzia-arrakastadun saio bihurtu zen.[3]
2003ko uztailetik abuztura , irratira itzuli zen COMRàdio, La segona república, udako goizeko magazina aurkezteko. Bi urte geroago, 2005eko irailean, irrati munizipalistak berriro deitu zion, ordukoan Joan Barril ordezkatzeko ohiko denboraldian. Serrak bi denboraldi egin zituen goizez COMRàdio eskolan, Matins.com magazinarekin.
COMRàdio utzi eta berehala itzuli zen Telecincora. 2007ko abuztuaren 25etik 2010eko apirilaren, Jordi Gonzálezekin batera, La Noria saioa aurkeztu zuen. Narratzaile gisa aritu zen atal bakoitzean, eta ospe handia lortu zuen.
2010eko maiatzaren 1etik 2011ko martxoaren 4ra Antena 3eko 3D izeneko arratsaldeko magazina aurkeztu zuen. 2011ko urtarrilaren 31tik aurrera, gainera, Equipo de investigación saioa zuzendu eta aurkeztu zuen, 2023an ere jarraitzen duela.[4] 2004ko otsailetik maiatzera 7 días, 7 noches saioa ere bai.[5][6]
Horrekin batera, 2009az geroztik, RAC 1 irrati-etxe katalanaren El Món a RAC1 saioaren tertulietan parte hartu du.
Bizitza pribatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2014ko irailean bi biki erditu zituen 50 urte zituela.[7]
Telebistako programa azpimarragarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
Urtea | Izenburua | Kanala |
---|---|---|
1998 - 2001 | Informativos T5 | Telecinco |
1999 - 2001 | L'aventura quotidiana | TV3 |
2001 | Coses que passen | TV3 |
2001 - 2003 | Ciutat oberta | Barcelona TV |
2003 - 2005 | La mirada crítica | Telecinco |
2007 - 2010 | La Noria | Telecinco |
2009 - actualidad | El món a RAC 1 | RAC 1 |
2010 - 2011 | 3D | Antena 3 |
2011 | 7 días, 7 noches | Antena 3 |
2011 - actualidad | Equipo de investigación | Antena 3/La Sexta |
2013 - 2014 | La diana de... | Antena 3 |
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urrezko Antena saria jaso zuen Equipo investigación saiarekin Espainiako Irrati eta Telebista Elkarteen Federazioak, profesionalen lan onagatik.[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Entrevista a Glòria Serra en Diez Minutos. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Glòria Serra, así es la presentadora de 'Equipo de Investigación'» okdiario.com 2023-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ El País
- ↑ (Gaztelaniaz) «Equipo de Investigación con Gloria Serra | Viernes a las 22.30 | Ver Online» www.lasexta.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ Entrevista a Glòria Serra. 3 de febrero de 2011.
- ↑ '7 días, 7 noches' arranca con Glòria Serra el próximo 2 de febrero. 30 de enero de 2011.
- ↑ (Gaztelaniaz) Parcero, Jorge C.. (2021-01-29). «Gloria Serra: vida personal blindada, una década como investigadora y su 'truco' para adelgazar 20 kilos» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Gloria Serra, presentadora, madre de mellizas y creadora de un nuevo estilo televisivo» HOLA 2020-06-12 (Noiz kontsultatua: 2023-05-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1964ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Kataluniako telebista aurkezleak
- Espainiako telebista aurkezleak
- Kazetariak
- Emakume kazetariak
- Kataluniako kazetariak
- Espainiako kazetariak
- Aurkezleak
- Emakume aurkezleak
- Kataluniako aurkezleak
- Espainiako aurkezleak
- Irrati esatariak
- Emakume irrati esatariak
- Kataluniako irrati esatariak
- Espainiako irrati esatariak
- XX. mendeko kazetariak
- XXI. mendeko kazetariak
- Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko ikasleak