Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!
Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte! | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Deskribapena | |
Oinarritua | Agiri Komunista |
«Herrialde guztietako langileak, elkar zaitezte!» (alemanez: Proletarier aller Länder, vereinigt euch!), batzuetan «Munduko langileok, elkartu!» itzulia, Karl Marxek eta Friedrich Engelsek idatziriko Agiri Komunistaren bukaeran ageri den goiburu politikoa da, komunismoaren kontsigna nagusi eta ospetsuena.
Sindikatuek, bere ideologia edozein izanik, erabiltzen dute baina batez ere internazionalistek. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren goiburua (errusieraz: Пролетарии всех стран, соединяйтесь!) ere izan zen, bere armarrian agertuz.
Aldaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Agiri Komunista lehendabizikoz 1848an Pehr Götrek suedierara itzuli zuenean Folkets röst, Guds röst! (Vox populi, vox Dei edo "Herriaren Hitza, Jainkoaren Hitza") idatzi zuen. Geroko itzulpenetan jatorrizko goiburua erabili zuten.
Maoistek batzutan 1920an Leninek asmaturiko aldaera erabiltzen dute 'Herrialde guztietako langileak eta herri zanpatuak, elkar zaitezte!'.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |