Horren berri jakin eta tropa iraultzaileek urtarrilaren 22an inguratu zuten ontzidia. Biharamunean, historian lehenengoz, zalditeriak itsasontzi multzoa hartu zuen mendean. Baina inork ez zuen su egiteko beharrik izan, orduantxe iraultzaileek Amsterdameko gobernua hartu baitzuten. Errepublika zaharreko itsas armada erresistentziarik gabe errenditu zen[1].