Ibarre (Donaixti-Ibarre)
Ibarre | |
---|---|
Euskal Herria | |
Garaikoetxea, Mixel Garikoitzen jaiotetxea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Nafarroa Beherea |
Udalerria | Donaixti-Ibarre |
Herritarra | ibartar |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°10′51″N 1°04′44″W / 43.1808°N 1.0789°W |
Ibarre Donaixti-Ibarre udalerriko herri bat da, Nafarroa Behereko Oztibarre eskualdean. Herri honek 1841 arte aparteko udalerria osatu zuen.
Herritarrei "ibartar" deitzen zaie. Donibane Garazi herrialdeburura 22 km daude.
Izenaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dokumentazio historikoan leku-izen hau forma desberdinetan agertzen da: Nostre-Done d'Ibarre (1472an Okzitaniako Bastidaxarreko notarioen idazkietan) eta Ibarren (1513an Iruñeko tituluetan).[1]
Etimologia argikoa, hainbeste "ibar" daude Euskal Herrian, tartean Ibarra udalerri gipuzkoarra, zeinekin jentilizioa konpartitzen duen; baita erabat homonimoa den Bardozeko Ibarre auzoa ere. Orozkoko Ibarra auzoaren izena "Iberre" ahoskatzen dute bertakoek. Ibar osoaren (Oztibarreren) izenaren sorreran zerikusia izan zezakeela irizten dio Orpustanek.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroa Behereko Oztibarren, Hoztako Ur Handiaren ibilbidean dago, errekari izena ematen dion herriaren eta Bunuzeko Plazagaina auzoan urak Biduzen isurtzen duen lekuaren artean. Beraz, Hozta du hego/hego-ekialdean, Donaixti udalburua ekialdean, Bunuze iparraldean eta Ibarrola ipar/ipar-mendebaldean.
Aipatu herri guztiak oztibartarrak dira.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri kasko txikiaz gain hainbeste auzo sakabanatuk osatuta dago; haietako batzuk aipatuko ditugu "Eraikin eta monumentu historikoak" atalean, aspaldiko etxe nobleen izen berberak eramaten dituztelako gaur egun ere.
Orografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herria 257 metrotan dago eta altuera baxuenak Bunuzerekiko mugan, erreka beherantz segituta, ematen dira (200 m baino baxuagoak). Aldiz, ingurumarian mendi nabarmen batzuk daude, erdibidean dagoen Hoztako Ur Handiaren bi aldeetan:
- Ibarrolarekiko muga lehen Munhogaine (543 m) dago eta hortik hego-mendebalderantz joanda, bi herri hauek Hoztarekin biltzen diren lekuan Nethe (764 m). oso gutxirengatik herriko punturik altuena da.
- Ia altuera berbera du Othamonhok (762 m), herritik hego-ekialdean, Ibarre-Donaixti-Hozta biltzeko gunea dena.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1412-1413ko erroldan 5 etxerekin ageri da (Donaixti daturik gabea da) eta 1551ekoan 13 etxe zituen.
Fusioa baino lehen
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1841eko fusioaren aurreko datuak:
1793 | 1800 | 1806 | 1821 | 1831 | 1836 | |
---|---|---|---|---|---|---|
Ibarre | 148 | 168 | 173 | 160 | 176 | 146 |
Iturria : http://cassini.ehess.fr
Fusioaren osteko udalerriaren datuak jakiteko, ikus Donaixti-Ibarre.
Errepideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donaixti udalerriko buruarekin konparatuta historia handiagokoa bada ere, garraio aldetik aspalditik bide bazterrean dagoen herritzat jo daiteke; Nafarroa Beherea eta Zuberoa lotzen dituen D 918, garai bateko RN-618 ospetsuaren zatia ez da bertatik pasatzen. D 168 errepide honetatik atera eta herritik hurbil (beheko aldetik, erreka kontrako ibilbidean segituz), Hoztarako bidean. Hortik segituta posible da -errepide oso estua bada ere- Garaziko Hergaraiko herrietara heltzea.
Bestela, Donaixtira joateko bada D 68 izenekoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Parrokia 1350etik aipatuta dago eta Donaixtikoa baino zaharragoa da, beraz.
- Mixel Garikoitzen jaiotetxea (eta abizenari jatorria ematen diona) den Garaikoetxean Sabin Aranaren gorpua Franco garaian gorde zela esan izan da, beste hainbat espekulazioren artean; zati bat baino ez ei zen horra eraman.[2][3] Herritik mendebaldean dago, Nethe mendirako bide malkartsuan.
Udalerri-historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1841 urtera arte herri honek udalerri propioa izan zuen. Urte horretan Donaixtirekin fusionatu zen; harrezkero Donaixti-Ibarreren barruan dago.
2004an onartutako udalerriko armarrian[4] herri honi erreferentzia egiten dion elementua hauxe da: goiko ezkerraldeko gurutzedun bihotzak Mixel Garikoitzek Betharramgo Jesus Bihotz Sakratuen Elkartea sortu zuela gogorarazten du; besteetan leku guztietan dauden mendiak, ibaia (Biduze hain justu) eta abeltzaintza eta ehiza irudikatzen dituztenak.
Eraikin eta monumentu historikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Jauregi" edo etxe noble nagusia Saint Jayme (euskaraz Donaikia edo Senimenea)[5] da; Oxoa de Saint Jayme Rokabrunako gazteluko nagusia zela agertzen da 1400ean. Donaikiko kaperan, Saint Jaime etxeari atxikia, Done Jakue nagusiaren margo polikromatua ikus daiteke; Done Jakue bideko geldiunetakoa zen.[6][7] Herriaren iparraldean dago etxetalde hau, Bunuzerekiko mugatik hurbil.
- XVIII. mendean Saint Jayme familia Ametzaga, herriko beste jauregi baten jabe dira.[8] 1350etik dokumentazioan aipatua da. Herritik ipar-ekialdean dago, Hoztako Ur Handiaren beste aldean.
- Ibarbeheti Iholdiko Olce familiarena zen XVII. mendean. Ibargoitia izeneko etxea ere dago, herrira igotzen den tokiko errepidea bide nagusitik aldendu eta berehala.
- Ordokia etxaldea 1350etik dokumentatuta dago ("Ordokigoien"); Mixel Garikoitzen amaren jaiotetxea da.[9] Herriaren ia parez pare dago baina errekaren beste aldean, Othamonho mendiaren lehen aldapak hasten direnean.
- Etxeparea etxaldea 1412tik aiopatuta dugu, casa mayor izenarekin.[10]
- Amabirjinaren Asuntzioko kapera XV. mendekoa da.[11]
Kultura eta hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mixel Garikoitzen kaperan erromeria egiten da irailaren lehen asteazkenean. Zuberoako San Antonira ere egiten da herri honetatik erromesaldia.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza eta abeltzaintza izan dira herritar gehienen lanbideak.
Ibartarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Janbattit Etxeberri Almanaka delako argitalpenaren bultzatzailea.[12]
- Mixel Garikoitz (1797—1863) apaiza eta santua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ibarre Patxi Salaberriren "Nafarroa Behereko herrien izenak" lanean: 197/198. or.
- ↑ Aranaren gorpuarekin gertatu zena azaltzen duen web orria.
- ↑ Iñaki Anasagasti gai berberaz.
- ↑ Ipar Euskal Herriko armarriei buruzko webgunea.
- ↑ Etxaldeaz Kultura Ministerioko inbentarioan.
- ↑ Informazioa Kultura Ministerioko inbentarioan.
- ↑ Kaperaz datuak.
- ↑ Ametzaga Kultura Ministerioko Inbentarioan.
- ↑ Ordokia Kultura Ministerioko Inbentarioan.
- ↑ Etxeparea aipatu inbentarioan.
- ↑ Kapera aipatu inbentarioan.
- ↑ Piarres Lafittek Etxeberriz.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Nafarroa Behereko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |