Edukira joan

Johañe Etxebest

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johañe Etxebest

Bizitza
JaiotzaLigi-Atherei, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Zuberoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaBaionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakirakaslea, dantzaria eta kultura-ekintzailea
KidetzaEuskal Kultur Erakundea

Johañe Etchebest edo Joanes Etxebeste (Ligi-Atherei, Xiberoa 1980) Iparraldeko kultura-eragilea da, irakaslea, dantzaria eta xirularia.[1] Iparraldeko Dantzarien Biltzarreko misio-arduraduna izan zen 2015etik 2021era arte,[2] eta Euskal Kultur Erakundearen zuzendaria da 2021ko urtarriletik, Pantxoa Etxegoin utzi zuenean.[3][4]

1980an sortua, Xiberoan hazi zen, Ligin, denbora anitz iraganez ere Larrainen, bere amaren herrian.[1][5]

Alozeko ikastolan ikasi zuen (lehen maila), eta gero Mauleko kolegio eta lizeo publikoetan. Euskal Ikasketak segitu zituen, Baionako unibertsitatean, eta lizentzia erdietsi, 2001ean. 2003tik 2012ra lehen mailako euskara irakasle ibilkari bilakatu zen.[1]

2012ko abenduaz geroz aita-oporretan izanik (bi alaba baditu), euskal dantzaren alorrean profesional bilakatzera entseatzen da (arte eta kultur hezkuntza). Johañe Ligiko taldean hasi zen euskal dantza ikasten, 6 urteetan, Bozon andereak irakatsirik, eta gero Larrainekoan segitu zuen, zortzi urteetarik aitzina. Alabaina, 1980ko hamarkadaren hondarrean, hogei bat urtez lo egon ondoan, euskal dantzaren eta kantuaren irakaskuntza berriz piztu zen Larrainen, Katti eta Robert Larrandabururen eta Maialen Etxetoren eskutik; hortik zen Errege Txopitak taldea sortu.[1]

Johañe Etchebest Katti Larrandabururen lehen ikasleetarik da, baina beste dantza-maisu batek ere, Altzaiko Jean-Pierre Recaltek, markatu zuen. Alabaina, 1997ko maskaradaren karietara, Larraineko dantzariek laguntza eskatu zioten eta, Johañek dioenez, Jean-Pierre Recaltek taldearen dantzatzeko manera betiko markatu zuen.[1]

Gaur egun arte, Johañe Etchebestek dantzari gisa edo xirulari gisa hamar bat maskarada, pastoral edo ikusgarritan parte hartu du (Mixel Etxecoparren Mustraka, 1999an, Pier Paul Berzaitzen Euskal Spiritu eta Zamaltzain, 2000n eta 2003an, Aintzindariak federazioaren Aitzina Pika, 2006an, Hebentik kolektiboaren Barbau Hamalau eta Baküna show, 2014an).[1]

Dantzari interprete izateaz gain, bere talentu artistikoak agertu dira, urtez urte:[1]

  • 2004: irakasle, antolatzaile (Larraineko haurren maskarada)
  • 2010: taula-zuzendari (Larraineko maskaradako errejent)
  • 2011: dantza sortzaile (gorago aipatu ikusgarriak, Larraineko Telesforo de Monzon pastorala),
  • 2014: Baküna show ikusgarriko koproduktore, Kompany Beritzarekin.
  • 2013: Kautere Balet taldearen sortzaileetarik izan zen. Talde hau xiberotar dantza molde berrien sorkuntzan ari da (Kauteren dantza, Ederxuri eta zazpi jauziak, Baküna show).


EKEren zuzendaria izan da (1996-2021
Lota Jauregia Uztaritzen, EKEren egoitza

Kultura parte hartzailearen eragilea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarte mundutik heldu zen EKEra, pentsatu zuten Ipar Euskal Herrian euskal kultura eta kultur eragileak zertan diren aztertzeko diagnostiko partekatu bat antolatuko zutela Euskal Kultur Erakundeak 2022ko urritik aitzina. Horregatik sortu zuten «Elkartuz» diagnostiko partekatua. Eragileak gaualdi eta tailerretara gomitatzeko, beharrak eta etorkizunarekiko duten ikuspuntua aipatzeko. zortzi arloka antolatu dituzte tailer horien bidez jendea elkar ezagutu dadin eta elkarrekin ikus dezan haien arloa nola ikusten duten.[6][7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g «Johañe Etchebest» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  2. Erredakzioa. «Johañe Etxebest izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko zuzendari» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  3. Ibargarai, Joana. ««Kultur arloan, bakoitzak baluke zerbait egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  4. «Milesker Pantxoa!» EKE (Noiz kontsultatua: 2021-02-05).
  5. «Johañe Etxebest» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-06-25).
  6. Bidegain, Iurre. (2012-09-23). ««Eragileen iritzitik eta egoeratik abiatu nahi dugu EKEren proiektu berria idazteko»» Kazeta.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).
  7. Etxebest, Johañe. (2022). «Elkartuz desmartxa: kultura diagnostiko partekatutik proiektuetara» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-01-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]