Jumeirah palmondoa
Jumeirah palmondoa | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | Uharte artifizial, Uhartedi eta Itsasoari irabazitako lur |
Azalera | 5,6 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°06′28″N 55°08′15″E / 25.1078°N 55.1375°E |
UTC ordua | UTC+04:00 |
Honen parte da | Palm Islands (en) |
Estatu burujabe | Arabiar Emirerri Batuak |
Arabiar Emirerri Batuetako emirerri | Dubai |
Ur-gorputza | Persiar golkoa |
Leku geografikoa | Palm Islands (en) |
Jumeirah palmondoa edo Palm Jumeirah (arabieraz: نخلة الجميرة) Arabiar Emirerri Batuetako Dubai hirian egindako uharte artifiziala da. Uhartea, enbor amankomun bat, palmondoaren hamazazpi orri eta kanpoaldeko babes dikeaz osaturik dago.
Uharteak 5,6 kilometro koadroko azalera dauka, eta Dubain eraikitako lehen uharte artifiziala izan zen. Eraikuntza lanak 2002an hasi ziren eta ehunkada metro kubiko harea eta lur erabili ondoren, etxebizitza eta hotelen eraikuntzarekin hasi ziren 2006an. Proiektua 2008an amaitu zuten.
Eraikinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartean, familia bakarreko 1.800 etxebizitza eraiki ziren, bakoitzak bere hondartza zati pribatuarekin. Horrez gain, hamar solairu arteko etxebizitzak eta Atlantis izeneko hotela.
Horrez gain, 2008ko udazkenetik RMS Queen Elizabeth 2 kruzeroak uhartean du bere egoitza iraunkorra, Dubaiko gobernuak ontzia 75 milioi dolarrengatik erosi eta gero.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Arabiar Emirerri Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |