Kandiako Gerra
Kandiako Gerra | |
---|---|
Mota | gerra |
Honen parte da | Ottoman–Venetian Wars (en) |
Denbora-tarte | 1645eko ekainaren 23a - 1669 |
Kokaleku | Dalmazia Kreta Egeo |
Herrialdea | Veneziako Errepublika eta Otomandar Inperioa |
Parte-hartzaileak | |
Osatuta | |
Battle of Focchies (en) | |
Kandiako Gerra edo Kretako Gerra otomandar inperioaren eta veneziar errepublikaren arteko gerretan bosgarrena izan zen. 1645-1669 bitartean gertatu zen eta Europako setio luzeenetako baten lekuko izan zen, Kandia hiriarena (1648-1669, 21 urte). Egungo Heraklion hiriari Kandia zeritzon veneziarren agintepean, eta baita Kreta uharte osoari sarri, horregatik eta setioagatik hiri haren izen zaharrarekin da ezaguna gerra.
Gerra alderdi batean Veneziako Errepublika egon zen (bere aliatu nagusiekin: Maltako Ordena, Aita Santuen Lurraldeak eta Frantzia ) eta Otomandar Inperioa bestean, Afrikako iparraldeko estatu arabiar - berbereek lagunduta. Batez ere , Kreta uhartearen gainean borrokatu zen, ordura arte Veneziak kontrolatzen zuena. Borroka handienak Kandiako gotorlekuaren inguruan izan ziren (egun Heraklion ). Gerrako beste fronte garrantzitsu bat Dalmazia izan zen, Egeo itsasoan ere itsas liskar batzuk gertatu ziren. Gerra Otomandar Inperioaren garaipenarekin amaitu zen, baina borroketan 30.000 veneziar eta 118.000 turkiar inguru hil ziren.
Garapen historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otomandarrek gerra hasi zuten aitzakiatzat Maltako Ordenaren flotaren eraso pirata bat. Konstantinoplatik Alexandriara zihoazen merkantzia-ontzien konboi baten aurka egin zuren Maltako ontziek, eta Kretan lehorreratzeko baimena ematea leporatu zieten otomandarrek veneziarrei.
Gerrako lehen urteetan turkiarrek Kretako zatirik handiena konkistatu zuten arren, baina Kandiako gotorlekuak arrakastaz aurre egin zien erasoei. Hiri eta gotorleku honen setio luzea 1948an hasi zen, eta bi aldeak gerra "hornikuntza gerra" bihurtzera behartu zituen. Veneziarrek, bereziki, etsaien hornikuntza lerroak moztean zuten garaipena lortzeko itxaropen bakarra. Gerra, beraz, itsas-bideak kontrolatzeko gatazka batean bihurtu zen. Mendebaldeko Europako hainbat naziok lagundu zioten Veneziaro, Aita Santuak bultzatuta, soldaduak, ontziak eta hornigaiak bidali zituztelarik "kristautasunaren defentsara".
Gerra osoan zehar, Veneziak itsas nagusitasun orokorra mantendu zuen, itsas gudu gehienak irabaziz, baina Dardaneloak blokeatzeko ahaleginak tarteka baino ez ziren izan arrakastatsu, eta Errepublikak ez zuen inoiz izan behar adina ontzi Kretarako otomandarren hornikuntza-fluxua guztiz mozteko.
Otomandarren gerrako jarduna ere nahasia izan zen, inperioa fase ez-egonkor batean sartu zelako: Jenizaroen matxinada gertatu zen, eta Europa kontinentaleko gudu-zelaian egoera okertuz zihoakion gainera beste gatazka batean, Turkiako Gerra Handian.
Gerra, beraz, urteetan luzatu egin zen. Gatazka luzeak azkenean Veneziako ekonomia hustu zuen. Otomandarrek beren indarrak Kretan mantendu eta erasoaldia berpiztu ahal izan zuten Köprülü familiaren gidaritzapean, Bisir Handiaren kargua hartu zutenean. Horrela, 1666an, otomandarrek bi urte baino gehiago iraun zuen Kandiaren setioaren azken fase odoltsuari ekin zioten. Gotorlekuaren errendizioa sinonimo izan zen azkenean otomandar garaipen orokorrarekin.
Sinatu zen bake-itunean, Veneziak Kretan uharte gotorleku isolatu batzuk zaintzea baino ez zuen eskatu, eta dena dela Dalmazian zenbait lurralde eskuratzea lortu zuen. Kretaren garai veneziar-mendebaldetarra, XIII. mendearen hasieratik ezarria Kandia hiriaren inguruan, honela bukatu zen.
Apenas 15 urte geroago, mendeku gogo veneziarrak, beste gerra batera eraman zituen bi botereak, eta hori Errepublikak irabazi zuen, baina horrekin ere ez zuten inoiz Kreta konkistatu berriro. Otomandarren menpe egon zen 1897ra arte, estatu independente bihurtu zen arte, 1913an Greziak bereganatu baino lehen.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- PAOLETTI, Ciro. A Military History of Italy. [s.l.]: ABC-CLIO 570. ISBN 978-0-313-03887-7. Google-Books-ID: Uz8eiwzEMHQC.
- ÁGOSTON, Gábor; MASTERS, Bruce Alan. Encyclopedia of the Ottoman Empire. [s.l.]: Infobase Publishing 689. ISBN 978-1-4381-1025-7. Google-Books-ID: QjzYdCxumFcC.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, txekierazko Wikipediako «Krétská válka (1645–1669)» artikulutik itzuli da; zehazki, 2020-11-01eko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.