Edukira joan

Kendall Jenner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kendall Jenner

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKendall Nicole Jenner
JaiotzaLos Angeles1995eko azaroaren 3a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBeverly Hills
West Hollywood
Wilshire Boulevard (en) Itzuli
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
AitaCaitlyn Jenner
AmaKris Houghton
Bikotekidea(k)
Haurrideak
LeinuaKardashian-Jenner family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLaurel Springs School (en) Itzuli
Sierra Canyon School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
JarduerakSocialitea, aktorea eta modeloa
Altuera180 zentimetro
Enplegatzailea(k)Chanel
Donna Karan
Calvin Klein
Adidas
Fendi (en) Itzuli
Tommy Hilfiger
Dolce & Gabbana
Estée Lauder
Versace
Jasotako sariak

IMDB: nm2832525 Allocine: 596686 Rottentomatoes: celebrity/kendall_jenner TV.com: people/kendall-jenner
Facebook: KendallJenner Twitter: kendalljenner Instagram: kendalljenner Snapchat: kenjen Youtube: UCnQnYo2NI4ozagGFCcsj9DQ Edit the value on Wikidata

Kendall Nicole Jenner (Los Angeles, Kalifornia, 1995eko azaroaren 3a) estatubatuar modeloa da.

Kendall Jenner 1995eko azaroaren 3an jaio zen Kalifornian. Bere aita Bruce Jenner medailadun olinpikoa( geroago Caitlyn Jenner)da eta bere ama Kris Jenner enpresaria. Ahizpa txiki bat dauka, Kylie Jenner. Bere amaren aldetik hiru ahizpa eta neba bakarra ditu: Kourtney Kardashian, Kim Kardashian, Khloe Kardashian eta Robert Kardashian Jr.. Aitaren aldetik, Caitlyn (Bruce) hiru neba eta ahizpa bakarra ditu: Brody Jenner, Casey Jenner, Brandon Jenner eta Burt Jenner. Bere bigarren izena, Nicole, bere amaren adiskidetik; Nicole Brown Simpson, eskuratu zuen. Kalifornian hazi zen Kylie Jennerrekin, Sierra Canyon School ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasi zuten. 2012an etxean ikastea erabaki zuen eta 2014an graduatu zen.

2009ko uztailaren 12an Whilhemina Models konpainiarekin kontratua sinatu zuen eta 2009ko abenduaren 21ean bere lehen lana Forever 21 kanpainarekin izan zen. 2010eko apirilaren 19an Teen Vogue aldizkariaren aplikazioan, Snapshot, agertu zen.

2011an Sherri Hill kanpainarekin hasi zen ibiltokiko modelo gisa eta New Yorkeko moda astean parte hartu zuen. Gainera White Sands Australia eta Leah Madden desfileetan esku hartu zuen. 2013ko azaroaren 21ean, Kendall The Society Management- ekin kontratu bat sinatu zuen eta hilabete gutxietan W Magazine- eta V Magazine-entzat paratu zuen. 2014ko udaberrian, Kendall Marc Jacobs, Giles Deacon, Chanel eta Givenchy-rentzat paratu zuen. Pariseko Moda Astean, Sonia Rykiel, Bailmain, Gyvenchy eta Chanel-entzat posatu zuen eta parte hartu zuen Gisele Bundchen eta Cara Delevingne-rekin ekitaldi feminista batean.2014ko azaroan, Kendall eta Delevigne adierazi zuten ez zutela Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko.

2014ko azaroaren 15ean Kendall-ek iragarri zuen Estée Lauderen aurpegia izango zela eta markak 50.000 jarraitzaile lortu zituen Instagram-en. 2015eko urtarrilaren 8an, Kendall aukeratu zuten Marc Jacobs-en udaberriaren  kanpaian parte hartzeko. Azaroaren 3an Victoria's Secret Fashion Show-ean parte hartuko zuela adierazi zuen.

Kendall 2007an ospetsua egin zen, bere familiaren showari esker Keeping Up with the Kardashians. 2010ean, Jenner hautatu zuten Blacklight abestiaren bideo musikalean parte hartzeko. Hawaii Five-0 telesailean parte agertu zen, A.J pertsonaia interpretatu zuen.Jenner Strawberry pertsonaia bikoiztu zuen kapitulu batean, 2014ko urtarrilaren 20an argitaratu zena.

Kendall-ek eta bere ahizpa Kylie-ek  aldizka ekitaldi publikoak aurkezten dituzte.2011ko abuztuaren 6an Glee-ren estreinaldia aurkeztu zuten. Kendall-ek Billboard Music Awards, American Music Awards eta  MuchMusic Video Awards sariak aurkezten ditu bere ahizpekin.

2014an, Kendall eta Kylie Rebels eleberria argitaratu zuten: City of Indra, Maya Sloan-en laguntzarekin.

Marka propioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kendall-ek bere familiarekin bi azazkal-berniz ditu;  Kardashian Kolors by Nicole by OPI. 2013ko azaroaren 15ean Kendall-ek eta Kylie-k arropazko marka atera zuten The Kendall and Kylie Collection, PacSun lankidetzarekin.2014ko uztailean Metal Haven by Kendall & Kylie izendatutako bitxi-bilduma atera zuten

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean, bere ahizpak, Kim Kardashian, argitaratu zuen bere ahizpa Justin Bieber-ekin ibili nahi zuela. 2012an Kendall Julian Brooks-ekin urte bateko harremana izan zuen; baina 2013ko abuztuan amaitu zen Julian desleial izan zelako. Jenner Cara Delevigne, Gigi Hadid eta Hailey Baldwin-ekin adiskidetasuna mantentzen du; baita Justin Bieber-, Cody Simpson eta Jaden Smith-ekin.2014ko maiatzean, Kendallek primerako etxebizitza bat erosi zuen ($1.4 milioikoa).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]