Edukira joan

Kustodia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kustodia
ontzia, Catholic liturgical object (en) Itzuli, artefaktu arkeologikoa eta sacred vessel (en) Itzuli

Kustodia, lanpapeko[1] edo eguzki saindua liturgia katolikoan erabiltzen den metalezko ontzia da, gehienetan urrezkoa edo zilarrezkoa, eliza katoliko batean ostia santua jendaurrean erakusteko erabiltzen dena, sinestunek adora dezaten[2]. Latinez ostensorium ere esaten zaio ( latinez ostendere, "erakusteko").

Zutoin edo oina duen ontzi bat izan ohi da. Bere forma desberdinak dira, baina ohikoenetako bat eguzkiarena da, izpi batzuk zabalduko balitu bezala, hortik Ipar Euskal Herrian duen euskarazko izenetako bat, eguzki sainduarena[2]. Beste forma batzuk kriseilu baten antzekoak izan daitezke, edo eraikuntza arkitektoniko konplexuak irudikatzen dituztenak ere badaude, aberats eta handienen kasuan.

Ostiari eusteko erdialdeko tokiari lunula esaten zaio (gaztelaniaz viril).

Kustodiak hasi ziren sortzen 13. mendearen erdialdean Gorpuzti jaia finkatu zuenean katolizismoak, Bolsenako Korporalaren mirari eukaristikoa ziurtatu ondoren. Gorpuzti edo bestaberriko prozesioetan erabili ohi da halaber kustodia[1].

Baina objektuaren forma kanonikoak ez ziren finkatu 15, mendera arte. Bereziki, 15. mendearen erdialdetik aurrera, dorre txiki edo ojiba-formako tenplete (ia beti zilarrezkoa) forma hartu zen, pinakuluz eratuak, eta oinarri batek eutsia. Erdian, zilarrezko edo urrezko ardatz arteko espazio bat sortu zen, bertan ostia agerian jartzeko. Errenazimentu garaian, tenplete gisakoak eraiki ziren, eta 16. mendearen amaieratik aurrera hasi ziren gaur egun eguzki erradiatzaile gisa gehien erabiltzen direnak.

Euskal Herrikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «OEH - Bilaketa - Lanpapeko» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  2. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia - Kustodia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]