Lehenengo Flota
Lehenengo Flota (ingelesez: First Fleet) Erresuma batutik atera zen hamaika itsasontzien flotari ematen zaion izena da. Flota 1787ko maiatzaren 13an atera zen Australian preso-kolonia bat sortzeko asmoz.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flota horrek Europak Australian sortu zuen lehen kolonia antolatu zuen. Aukeratutako lurraldea Hegoaldeko Gales Berrian zegoen, James Cook kapitainak esploratutako kostaldean. Flotan 1400 pertsona inguru joan ziren, tartean 775 preso (gizonezkoak eta emakumezkoak). Haiekin batera, itsas armadako infanteriaren soldaduak haien familiekin batera, itsasontzien tripulazioak eta beste bidaiariak zihoazten. Agintea Arthur Phillip komodororen eskuetan zegoen.
Itsasontziak Botany Bayra heldu ziren, Hegoaldeko Gales Berrian, 1788ko urtarrilaren 18-20 artean. Botanytik Sydney Covera bidali zituzten; han, urtarrilaren 26an, Australiako egunean, Sidney hiriaren oinarria izango zen kolonia sortu zuten.[2]
Lehenengo Flotaren konpozisioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]HMS Supply itsasontzia 1788ko urtarrilaren 18an heldu zen. Alexander, Scarborough eta Friendship itsasontziak urtarrilaren 19an heldu ziren eta beste guztiak urtarrilaren 20an. Sidneyko Museoan guztien erreprodukzioak eskalan ikus daitezke. 1980an Sideney portuaren bederatzi ferriei itsasontzi horien izenak eman zizkieten.
Royal Navyren eskoltak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontzia | Mota | Kapitaina | Botany Bayra helduera | Bidai-egunak |
---|---|---|---|---|
HMS Sirius | Itsasontzi merkataria itsasontzi armatua bezala prestatuta Flotaren itsasontzi zutoihala |
John Hunter kapitaina | 1788ko urtarrilaren 19an | 252 |
HMS Supply | Itsasontzi armatua | Henry Lidgbird Ball tenientea | 1788ko urtarrilaren 18an | 250 |
Espetxeratuen, itsas-infanteen eta bidaiarien garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itsasontzia | Mota | Kapitaina | Eskifaia[3] | Botany Bayra helduera | Bidai-egunak | Desenbarkatu ziren gizon espetxeratuak | Desenbarkatu ziren emakume espetxeratuak |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Alexander | Briktxalupa | Duncan Sinclair | 40 | 1788ko urtarrilaren 19a | 251 | 195 | 0 |
Charlotte | Belaontzi astuna | Thomas Gilbert | 30 | 1788ko urtarrilaren 20a | 252 | 88 | 20 |
Friendship | Brik | Francis Walton | 20 | 1788ko urtarrilaren 19a | 251 | 76 | 21 (Esperantza Oneko lurmuturraraino bakarrik) |
Lady Penrhyn | Garraio | William Cropton Server | 31 | 1788ko urtarrilaren 20a | 252 | 0 | 101 |
Prince of Wales | Garraio | John Manson | 25 | 1788ko urtarrilaren 20a | 252 | 1 | 49 |
Scarborough | Garraio | John Marshall | 35 | 1788ko urtarrilaren 19a | 251 | 208 | 0 |
Materialen eta janarien garraioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Material asko behar izan ziren: sokak, baxerak, gobernadorearentzako leihoetan jartzeko kristalak, egurra, sukaldeko ekipoak, tresna medikoak, girgiluak eta kateak. Eramn zuten baita ere nekazari-tresnak, haziak, erremintak... Gobernadorearentzako aurrefabrikatutakoa eta eraikuntzarako 5000 ladreilu eta milaka hiltze eraman zituzten. Kolonoek eramandako gauzekin aurrera ateratzeko nahikoak zeuden, bertan antolatu arte.
Itsasontzia | Mota | Kapitaina | Botany Bayra helduera | Bidai-egunak |
---|---|---|---|---|
Golden Grove | Itsasontzi biltegia | William Sharp | 1788ko urtarrilaren 20an | 258 |
Fishburn | Itsasontzi biltegia | Robert Brown | 1788ko urtarrilaren 20an | 258 |
Borrowdale | Itsasontzi biltegia | Houston Reed | 1788ko urtarrilaren 20an | 258 |
Pertsonak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Prtsonen benetako kopurua inoiz ez da ondo zehaztu eta zifra gzutiak gutxi gorabeherakoak dira. Mollie Gillenek zifra hauek eman zituen: [4]
Portsmouthen enbarkatuak | Port Jacksonen desenbarkatuak | |
---|---|---|
Ofizialak eta bidaiariak | 16 | 14 |
Itsasontzien marinelak | 324 | 269 |
Itsas armadako infanteak | 247 | 245 |
Royal Navvyren infanteak, emazteak eta haurrak | 46 | 54 |
Espetxeratuak (gizonak) | 579 | 543 |
Espetxeratuak (emakumeak) | 193 | 189 |
Espetxeratuak (haurrak) | 14 | 18 |
Guztia | 1403 | 1332 |
Bidaian zehar zazpi jaiotzak izan ziren eta 69 baxak, 61 gizon eta 8 emakume, hildakoak edo desertoreak. Itsasontzi guztietan tripulante baten bat hil egin zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ .
- ↑ .
- ↑ Gillen 1989, 427–432 orr. .
- ↑ Gillen 1989, 445 orr. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Frost, Alan (2011). The First Fleet: The Real Story. Melbourne, Black Inc. ISBN 9781921870576.
- Lewis, Wendy; Balderstone, Simon; Bowan, John (2006). Events That Shaped Australia. New Holland. ISBN 9781741104929.
- Gillen, Mollie (1989). The Founders of Australia: A Biographical Dictionary of the First Fleet
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Espetxeratu guztien zerrenda.
- (Ingelesez):The First Fleet Gutenberg Proiektuan.