Li Lili
Li Lili | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pekin, 1915eko ekainaren 2a |
Herrialdea | Txina (eskualdea) |
Heriotza | Pekin, 2005eko abuztuaren 7a (90 urte) |
Familia | |
Aita | Qian Zhuangfei |
Ezkontidea(k) | Ai Zhongxin (en) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Amerikako Unibertsitate Katolikoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta zinema aktorea |
Musika instrumentua | ahotsa |
Li Lili (txinera tradizionalez: 黎莉莉), jaiotzez Qian Zhenzhen, (txinera tradizionalez: 钱蓁蓁; Pekin, 1915eko ekainaren 2a – ibidem, 2005eko abuztuaren 7a) txinatar aktore eta abeslaria izan zen[1][2]. Batzuetan «Txinako Mae West» deitzen zioten[3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Qian Zhenzhen Pekinen jaio zen 1915ean. Haren aita, Qian Zhuangfei, agente sekretua eta Txinako Alderdi Komunistako kidea zen[4]. 1927an, Shanghaira joan zen bizitzera, eta aitak Txinako Abesti eta Dantza Taldean sartzera animatu zuen. Taldeko zuzendaria zen Li Jinhuik adoptatu zuen eta Li Lili izena jarri zion[1].
Taldea oso ezaguna zen 1920ko hamarkadako Shanghain. Li Lili, Wang Renmei, Xue Lingxian eta Hu Jia «lau divak» bezala ezagunak ziren[1][5]. 1931n taldea Lianhua Zinema Kompaniarekin bai egin ondoren, Li aktore bihurtu zen[6].
1937an Japoniako gerra hasi ondoren, Chungkingeko Txinako Film Estudioan hasi zen lanean. Bertan Luo Jingyu ezagutu zuen eta geroago harekin ezkondu zen[2].
1946an Ameriketako Estatu Batuetara bidaiatu zuen. Amerikako Unibertsitate Katolikoan (Washington) antzezpena ikasi zuen, New Yorken ingelesa eta kantua eta Kaliforniako Unibertsitatean makillajea. Hollywood ere bisitatu zuen[2].
Txinara itzuli ondoren, Pekingo Film Estudioan hasi zen lanean. 1955ean, Pekingo Zinema Akademian ikasi zuen, eta gero aktore sailean irakatsi zuen. Haren semea, Luo Dan, Ye Jianying mariskalaren alabarekin ezkondu zen[4].
Iraultza Kulturalean, Li Lili eta Luo Jingyu Maoren emaztea zen Jiang Qingen aginduz salatu eta torturatu zituzten. Gero Lik familiari esan zion uko egin ziola inor salatzeari. Hala ere, Luo hil zuten[4].
1991n, Zinema Arteen Txinako Akademia Ohorezko Sari Berezia eman zion[2].
Bere bizitzaren amaieran, Li Lili bizirik geratu zen txinatar zinema mutuko azken aktorea zen. Bihotzekoak jota hil zen Xuanwu ospitalean, Pekinen, 2005eko abuztuaren 7an, 90 urte zituela[2].
Filmografia hautatua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak[7] |
---|---|---|---|
1931 | Yi jian mei | piano-jotzailea | |
1932 | Huo shan qing xue | Liuhua | |
1933 | Xiao Wanyi | Pearl | |
Tianming | Ling Ling | ||
1934 | Ti yu huang hou | Lin Ying | |
1935 | Dalu | Jasmine | |
Guo feng | Zhang Tao | ||
1936 | Dao ziran qu | ||
Lang shan die xue ji | Xiaoyu | ||
1937 | Lian hua jiao xiang qu | Xiaoli | 6. atalean: "Gui" |
Ru ci fan hua | |||
1938 | Re xue zhong hun | Qiu Gao | |
Fight to the Last | Tsefang andrea | ||
Yi hai feng guang | 3. atalean: "Dance Class" | ||
1939 | Gu dao tian tang | iparraldeko neska dantzaria | |
1940 | Sai shang feng yun | ||
1953 | Zhi qu Huashan | bidelapur buruaren emaztea |
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Li Lili 1930eko hamarkadan
-
Li Lili Ti yu huang hou filmean (1934)
-
Li Lili eta Chen Yanyan Dalu filmean (1935)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Ingelesez) Duan, Elaine. «Top 10 legendary Chinese women in the 1930s: Li Lili» China.org.cn 2011-08-15 (Noiz kontsultatua: 2012-05-06).
- ↑ a b c d e (Ingelesez) «A Jasmine Swinging In the Wind – Movie Star Li Lili's Screen Career» All-China Women's Federation 2006-12-11 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-05-26) (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Xiao, Zhiwei; Zhang, Yingjin. (2002). «Li Lili (Qian Zhenzhen)» Encyclopedia of Chinese Film. Routledge, 219 or. ISBN 978-1-134-74554-8. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ a b c (Ingelesez) Rein, Shaun. «What I Learned from China's Angelina Jolie» Forbes 2010-08-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2010-08-18) (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Ingelesez) Zhang, Yingjin. (1999). Cinema and Urban Culture in Shanghai, 1922-1943. Stanford University Press, 146 or. ISBN 9780804735728. (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Silent Film Star Li Lili(黎丽丽): a TV interview» Shanghai 2004-08-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-10-20) (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
- ↑ (Ingelesez) «Li-li Li (1915-2005)» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-24).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikipedia:Kanpo esteka hautsiak dituzten orriak from iraila 2024
- 1915eko jaiotzak
- 2005eko heriotzak
- Beijing udal-probintziako pertsonak
- Txinako aktoreak
- Emakume aktoreak
- XX. mendeko aktoreak
- Zinema mutuko aktoreak
- Txinako abeslariak
- Emakume abeslariak
- Torturatuak
- Pekinen hildakoak
- Gaixotasun kardiobaskularrek hildakoak