Londresko Sute Handia
Londresko Sute Handia | |
---|---|
Mota | city fire (en) |
Denbora-tarte | 1666ko irailaren 2a - 1666ko irailaren 6a |
Kokaleku | Londres |
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma |
Honen ondorioa | execution (en) |
Pertsona hilak | 6 |
Suntsituak | 13.200 eraikin |
Erantzule | Thomas Farriner (en) |
Londresko Sute Handia (ingelesez: Great Fire of London) 1666ko irailaren 2tik 4era Erresuma Batuko Londres hiria kiskali zuen sute handi bat izan zen. Suak erdi aroko hiria erabat suntsitu zuen. Westminster Hiria, Whitehall jauregia eta hiriaren barruti gehienak kiskaltzekotan ere egon zen, baina azken unean sutetik at mantentzea lortu zuten.
Londres hiriko historia osoko zoritxarrik latzena izan zen. 13.200 etxe, 87 eliza, Livery Companyko 44 areto, Royal Exchange eraikina, Aduanen etxea, San Paulo katedrala, Londresko udaletxea, hiriko hainbat espetxe, Tamesis eta Fleet ibaiak zeharkatzen zituzten lau zubi eta hiriko hiru ate suntsitu zituen. 80.000 pertsona etxerik gabe utzi zituen, hots, garai hartako hiriburuaren biztanleriaren seiren bat. Suteak kausitutako hilen kopurua ezezaguna da, ustez txikia omen zen, gehienbat hildako batzuk besterik erregistratuak izan baitziren. Gaur egun arrazoiketa hori oso eztabaidatua dago, batez ere hildako gehienak txiroak eta erdi mailakoak izanik ez zirelako erregistratuak izan, eta suteak sortutako beroak berak gorpu asko kiskaldu eta inongo arrastorik ez zuelako utzi.