Mainland (Orkadak)
Mainland uhartea (Orkadak) | |
---|---|
Bertako izena | Mainland Mòr-thìr Megenland |
Geografia | |
Kokapena | Eskoziako ipar-ekialdeko kostaldea. |
Uhartedia | Orkadak |
Azalera | 523,25 km² |
Punturik garaiena | Mid Hill |
Politika | |
Herrialdea | Orkadak, Eskozia Erresuma Batua |
Gizartea | |
Biztanleria | 17.162 biz. (2013) |
Talde etnikoak | Eskoziarrak. |
Mainland uhartea (ingelesez: Mainland, Eskoziako gaeleraz: Mòr-thìr, norvegieraz: Megenland, Hrossey) Orkadak uhartediko uharte handiena da. 2013ko erroldaren arabera 17.162 biztanle ditu eta uhartediko hiriburua den Kirkwall bertan dago.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Norvegiarrek Megenland (gerora Mainland bihurtu dena) izena ezarri zioten, "lurralde nagusia" esan nahi du. Hrossey izena ere erabili zuten, "zaldien uhartea".
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen ipar-mendebaldean itsaslabarrak daude baina lurraldeak apalki beherantz jotzen du hego-ekialderantz. Bi badia edo loch ditu, Stennes eta Harray. Punturik garaiena Mid Hill (271 m) da.
Bi udalerritan banatzen da uhartea, Kirkwall (7.405 biztanle) eta Stromness (1.758 biz). Hirugarren asentamendu txiki bat ere badago, Finstown.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Kirkwall, 26 m, 1981-2010, muturrekoak 1951-) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 12.2 | 12.8 | 18.9 | 18.3 | 22.0 | 22.8 | 25.6 | 24.8 | 22.8 | 19.4 | 14.5 | 12.8 | 25.6 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 6.4 | 6.4 | 7.6 | 9.5 | 12.0 | 14.0 | 15.9 | 16.0 | 14.1 | 11.4 | 8.6 | 6.8 | 10.7 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.9 | 1.7 | 2.4 | 3.8 | 5.6 | 8.1 | 10.2 | 10.3 | 8.8 | 6.7 | 4.2 | 2.3 | 5.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −7.8 | −7.0 | −6.8 | −4.9 | −2.1 | 1.0 | 3.4 | 3.7 | 0.5 | -1.6 | −5.5 | −7.6 | −7.8 |
Euria (mm) | 109.7 | 93.3 | 95.7 | 60.3 | 48.0 | 52.7 | 57.4 | 66.3 | 95.3 | 126.0 | 126.0 | 107.8 | 1038.5 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 20.1 | 16.8 | 17.9 | 13.4 | 10.6 | 10.7 | 11.6 | 12.5 | 16.2 | 19.6 | 20.8 | 18.5 | 188.7 |
Eguzki orduak | 32.2 | 59.3 | 98.2 | 136.8 | 190.0 | 148.6 | 132.2 | 129.7 | 105.3 | 75.8 | 40.1 | 24.5 | 1172.4 |
Iturria (1): Met Office[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute/KMNI[2] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uhartearen mendebaldean Neolito garaiko aztarnak aurkitu dira, bai eta piktoen hainbat eraikuntza ere. Neolito garaikoek garrantzia berezia dute eta UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zituen 1999an.
IX. mendean bikingoek okupatu zuten Orkada uhartedi guztiarekin batera eta Norvegiako koroaren menpe egon zen harik et XV mendean Eskoziarrek eskuratu zuten arte.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Orkadetako bihotz neolitikoa (Gizateriaren Ondarea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) UKMO. Kirkwall 1981–2010 averages. .
- ↑ (Ingelesez) KNMI. Kirkwall Extremes. .