Maitena Monroy
Maitena Monroy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1972 (51/52 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisioterapeuta |
Maitena Monroy Romero (Bilbo, 1972) euskal fisioterapeuta bat da, genero-indarkerian aditua eta aitzindaria autodefentsa feministaren prestakuntzan.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maitena Monroy Bilbon jaio zen 1972an. Hamabi urte zituenean inguruan ikusten zuen diskriminazioarekin amorratuta zegoen, eta bere irakaslea zen Arantza Beaskoetxeak arazo hori matxismoa deitzen zela azaldu zion. 13 urterekin Bizkaiko Emakumeen Asanbladara iritsi zenean, autodefentsa feministan prestatzen hasi zen. 1988an Bizkaiko Emakumeen Asanbladaren barruan autodefentsarako batzordea antolatu zen. Bertan, beste laguntzaile batzuekin, Maitena bi urtez autodefentsa feministan prestatu zen, hamasei eta hemezortzi urte artean. 2001 urtean Fisioterapian lizentziatu zen eta terapeuta gisa lan egiten du Osakidetzan.[2]
Ekintzaile feminista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekintzaile bezala hainbat erakundetan parte hartu du, bere ibilbidean zehar; besteak beste, Matarraskak emakume gazte taldean edo Bizkaiko Emakumeen Asanbladan. Genero-indarkeria desagerrarazteko lan asko egin du emakumeen ahalduntze prozesuak bultzatuz. Euskal Herrian, estatu mailan eta nazioartean, autodefentsa feministarako ikastaroak ematen1986tik aurrera. Berarekin milaka emakume trebatu dira autodefentsa feministan.[3][4][5][6][7]
"Sexu-izua barnerarazi digute; ikasitako babesgabetasuna da gurea. Horregatik kostatzen zaigu gure gorputza lurralde bat bezala bizitzea". [2]
2013. urtetik aurrera Nikaraguan lan egin du Las Venancias emakumeen kolektiboarekin, autodefentsa feministarako prestatzaileen prestakuntzan. 2015tik aurrera Bizirik Emakumeen Elkartearen antolakuntzan lagundu du, elkarte honen helburuak tratu txarrak jasan dituzten emakumeei sostengua ematea, laguntzea eta entzutea direla, egoera berdina bizi izateak ematen duen ezagutzatik. 2016ko azarotik 2017ko ekainera, Andrea Kolektibo Feministak bultzatuta, irakasle eta koordinatzaile bezala, auto-defentsa feministan formatzaileen formatzailea izan zen, Nafarroako Berdintasunaren Institutuak eta Nafarroako Gobernuaren Enplegu Zerbitzuak bultzatuta.[8][9][10]
Hedabideetan kolaborazioak egiten ditu. [11]
"[Autodefentsa feminista] Despatriarkalizatzeko tresna politiko bat da, eguneroko matxismoaren aurka nola jardun pentsatzeko".[12]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Autodefensa feminista. Más allá de aprender a decir no.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «25 mujeres se gradúan como instructoras de autodefensa feminista - Diario Pagina Siete» www.paginasiete.bo (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) ««El avance en igualdad está provocando una resistencia machista»» GARA 2015-12-30 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Los tocamientos en bares son ejemplo de la desigualdad de la mujer en las fiestas»» El Correo 2017-07-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Queremos dotar a las mujeres de recursos para enfrentarse a la violencia»» El Diario Vasco 2009-02-21 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Maitena Monroy: La violencia comienza antes de los maltratos físicos» Euskal Irrati Telebista 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ «Ostikada matxismoari» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ Mondraberri. Zer egin konfinamenduan tratu txarrak sufritzen ari bazara | Mondraberri Arrasateko Ataria. (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mujeres que fueron maltratadas se asocian para dar apoyo a afectadas» El Correo 2015-11-19 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ «Redes que tejen perspectiva de género. Noticias de Navarra» web.archive.org 2019-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ «Maitena Monroy: "Sexismoa, murriztu beharrean, gure gizartzean barneratu dugu" - Arrasate» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ «naiz: - Maitena Monroy - 1» naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-16).
- ↑ ««Autodefentsa feminista patriarkatuaren aurkakoa da, ez soilik indarkeriaren aurkakoa»» Berria 2023-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- ↑ ««Autodefentsa feminista patriarkatuaren aurkakoa da, ez soilik indarkeriaren aurkakoa»» Berria 2023-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matxismo
- Genero-indarkeria
- Feminismoa
- Euskal Herriko mugimendu feminista
- Eskolak ahalduntzea Emakumeen Autonomia Erkidegoko udalerri Euskal Herriko
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Maitena Monroy |
- Web-orri pertsonala, Maitena Monroy: autodefentsa feminista
- Autodefentsa feminista, Maitena Monroy
- Elkarrizketa Maitena Monroy (Emakunde aldizkaria)
- Maitena Monroy erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan