Manned Maneuvering Unit
Itxura
Manned Maneuvering Unit edo MMU anezka espazialen astronautei hegaldi askea baimentzen dien motxila propultsatua da. 1984an soilik erabili zen anezkako hiru misioetan. Motxila honek jantzi espazial EMUra lotzen zen eta presio altuko nitrogenoren bidez bultzatzua izaten zen. Errotazio eta traslaziorako eskuko kontrolak zituen astronautak anezkatik at mugi zedin.
Nitrogenoa propultsaile gisa erabiliz ez zen kutsakorra eta ez zen ignizio puntura heldu behar bultzatzea eragiteko. Propultsioaren zirkuitua bikoitza zen unitatearen fidagarritasuna handiagotu zedin, baina zirkuitoetan arazorik egotekotan, besteak funtzionatzen jarraituko zukeen astronauta anezkara iritsi ahal izateko.
Unitateak 140kg inguru pisatzen zuen.