María Casal
María Casal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1958ko otsailaren 26a (66 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Aita | Antonio Casal |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista aurkezlea, antzerki zuzendaria eta film-zuzendaria |
María Casal, jaiotzaz María Consuelo Casal Mínguez (Madril, 1958ko otsailaren 26a) madrildar azafata, aurkezlea, aktorea, film-zuzendaria eta gidoilaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antonio Casal (1910-1974) eta Carmen Mínguez aktoreen alaba da. Bere bizitza pertsonalari dagokionez, 1984ko apirilaren 11n Pedro Posadas kubatarrarekin ezkondu zen, Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketan bere lankidea izan zuen Beatriz Escudero ezkontza-amabitxia zela.[1] Handik hilabete gutxira dibortziatu egin zen.[2]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Televisión Españolako Un, dos, tres... responda otra vez lehiaketan egin zuen debuta eta 1976tik 1978ra azafata aritu zen [3][4]
Ondoren, Amparo Larrañagarekin eta geroago Adriana Ozoresekin batera, Aplauso musika-saioaren aurkezpenaz arduratu zen, 1981 eta 1983 bitartean, Silvia Tortosaren ordez.[5]
Hurrengo urteetan La guerra de los niños (1980), Brujas mágicas (1981) eta La avispita Ruinasa (1983) filmetan parte hartu zuen.
Azken urteotan, ospe handia lortu zuen Espainian, telebistako serie arrakastatsuetan parte hartuta, hala nola Menudo es mi padre (1996) eta, batez ere, Hospital Central, non Elisa Sánchez erizaina interpretatu baitzuen 2000 eta 2004 urteen artean.[6]
Bi film labur ere zuzendu eta idatzi zituen: Dum-Dum (2003) eta Campos de luz (2004).
2008an, telebistara itzuli zen 700 euros, diario secreto de call-girl telesailean, Hospital Central utzi ondoren pantaila txikian egin zuen lehen lanarekin.[7]
2010eko abenduan, La que se avecina telesailaren bosgarren denboraldiko filmazioan parte hartu zuen, Araceli Madariagaren (Isabel Ordaz) neska-laguna zen Reyesen pertsonaia finkoari bizia emanez. Hura Montepinarrera iritsi zen, sexu-nortasun desberdinarekin hainbat urtez kanpoan egon ondoren.[8] Hala ere, denboraldi horretan baino ez zuen parte hartu.[9]
2014. urtean antzerki-autore gisa estreinatu zen, eta Tre-Mendas eta Lobas lanak estreinatu zituen Madrilgo Fernán Gómez antzokian, ekainaren 5ean.
2016. urtean El Caso: Crónica de sucesos seriean hasi zen, Laura López-Dórigaren pertsonaia interpretatuz. Antzerkiko aktore famatua zen Dóriga, protagonistaren izeba, eta garai hartako 'emakume tradizionalaren' aurreiritziak hausten zituen.[10]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izenburua eta norena den:
- El alijo (1976),Ángel del Pozo.
- Colorín colorado (1976),José Luis García Sánchez.
- ¡Susana quiere perder... eso! (1977), Carlos Aured.
- Perro de alambre (1978), Manuel Caño.
- La guerra de los niños (1980), Javier Aguirre.
- Brujas mágicas (1981),Mariano Ozores.
- Hundra (1983), Matt Cimber.
- La avispita Ruinasa (1983), José Luis Merino.
- The Man in the Brown Suit (1989), Alan Grint.
- Veneno que tú me dieras (1989), Mariano Ozores.
- Extraños (1999),Imanol Uribe.
- Piedras (2002), Ramón Salazar.
- Maldito conejo (2004), Rafa Carmona y Luis Gimeno.
- Múnich (2005), Steven Spielberg.
- Magma (2006), Vicente Navarro.
- Tod eines Keilers (2006), Urs Egger.
Telebistako programak eta bigarren mailako pertsonaiak serieetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Un, dos, tres... responda otra vez (1976-1978) Aurkezle eta azafata.
- Aplauso (1981-1983). Aurkezle eta azafata.
- Ninette y un señor de Murcia (1984)
- Primera función: El caso de la señora estupenda (1989).
- Médico de familia (1995)
- Menudo es mi padre (1996)
- Física o química (2008-2009, Marisa Fuentes rola.
- 14 de abril. La República (2012), atal bat
Telebistako serieak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Titulua | Pertsonaia | Katea | Atalak |
---|---|---|---|---|
1982 | Los gozos y las sombras | Karmiña | 1. | 13 kapitulu |
2000 - 2004 | Hospital Central | Elisa Sanchez | Telecinco | 118 kapitulu |
2008-2009 | Física o Quíimica | Marisa Fuentes | Antena 3 | 6 atal |
2008 | 700 euros, diario secreto de una call-girl | Sartu | 16 kapitulu | |
2010: | Gran reserva | Mercedes Monsálvez | 1. | 13 kapitulu |
2011 | La que se avecina | Reyes Ballesteros Roca | Telecinco | 13 kapitulu |
2016 | El Caso: Cronica de sucesos | Laura López-Dóriga | 1. | 13 kapitulu |
2018 | Vergüenza | Olga | Movistar Plus+ | 5 kapitulu |
2019 | 14 de abril: La Repúblika | Irene | 1. | 1. atala |
2020 | Mercado central | Sofia Zumarrak | 21 kapitulu | |
2022 - orainaldia | Sentimos las molestias | Elena Gómes | Movistar Plus+ |
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El hombre del atardecer, Santiago Moncada (1981)
- Don Juan Tenorio, José Zorrilla, como Doña Inés (1984)
- Por la calle de Alcalá 2, Esperanza Royrekin (1987)
- El aperitivo, Gérard Lauzier (1991)
- Sólo cuando me rio, Neill Simon (2004)
- Celebración, Harold Pinter (2010)
- El hotelito (2013), Antonio Gala (2013)
- Tre-Mendas (2014), M. Casal (2014)
- Lobas (2014), M. Casal (2014)
- Te he dejado un pollo en el horno (2017), M. Casal (2018)
- Ballenas asesinas (2019), M. Casal (2019-2020)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Shangay sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Kategoria | Telesaila | Emaitza |
---|---|---|---|
2011 | Telebistako interpretaziorik onena (Isabel Ordaz ohia) | La que se avecina | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «María Casal» Diario ABC.
- ↑ «Resumen fin de año» Diario ABC.
- ↑ Lakunza, Rosana. (11 de octubre de 2020). María Casal: "Entré en el '1, 2, 3...' porque lo necesitábamos en casa". .
- ↑ María Casal: "Si mi padre hubiera vivido no me hubiera dejado ser actriz". .
- ↑ Entrevista 2015. .
- ↑ «María Casal: «Para los actores es una tragedia que las series fracasen»» abc.es.
- ↑ '700 Euros, diario secreto de una call girl', la nueva apuesta de Antena 3. .
- ↑ «Los nuevos personajes de 'La que se avecina'» Telecinco.
- ↑ «María Casal abandona la sexta temporada de 'La que se avecina'» Fórmula Tv.
- ↑ «María Casal es Laura Pontón en 'El Caso. Crónica de sucesos'» RTVE.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- María Casal en Internet Movie Database (ingelesez).
- María Casalen fitxa, Cesar Carrera ordezkariaren webgunean. (2000ko iraila)
- Elkarrizketa, 2013ko urriaren 30ean