Edukira joan

María Goiricelaya Burón

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Goiricelaya Burón
Bizitza
JaiotzaBilbo1983ko urtarrilaren 26a (41 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea 2005) lizentzia : Ikus-entzunezko komunikazio
Juan Carlos Erregea Unibertsitatea 2009) master
Euskal Herriko Unibertsitatea 2016) doktore : antzerki, arte eszeniko
Central School of Speech and Drama 2007) Arte-masterra : music theatre (en) Itzuli
Euskal Herriko Unibertsitatea 2006) graduondoko ikasketak
Kataluniako Unibertsitate Irekia 2019) master
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakantzerki zuzendaria, antzerkigilea, aktorea eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Antena 3
Centro Dramático Nacional
Euskal Herriko Unibertsitatea
Ánima Eskola Arte Eszenikoko Eskola
Jasotako sariak

Twitter: MariaGoiricelay Edit the value on Wikidata

María Goiricelaya Burón (Bilbo, Bizkaia, 1983ko urtarrilaren 26a) euskal antzerki-zuzendaria, antzerkigilea, ahots-espezialista eta antzerki-ikertzailea da.

2005ean Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2006. urtean, unibertsitate berean graduondoko bat egin zuen Antzerkian eta Arte Eszenikoetan. 2007an, Diziplina akademikoan, Antzerkian eta Arte Eszenikoetan masterra egin zuen Londresko Unibertsitateko Central School of Speech and Draman. 2009an Arte Eszenikoetako masterra egin zuen Juan Carlos Erregea Unibertsitatean.[1]

Ahots-espezialista, Arte Dramatikoko Errege Eskola Nagusian, Roy Hart Center (Frantzia), IrakasleaPiesn Kozla (Polonia), Yoshi Oida (Errumania) eta Espainiako Testu eta Bertso Klasikoan trebatu da.[2] 2008tik, KABIA euskal antzerki-konpainiako kide da, aktore eta ikertzaile gisa, eta ENTRE konpainiako kide. Zortzi urtez aritu zen albistegietako kazetari gisa (A3 TV) eta Euskal Herriko interpretazio-eskola askotako ahots-irakasle gisa.[1]

2016. urtean Antzerkian eta Arte Eszenikoetan doktoratu zen, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean, bere tesia: Aktorearen ahozko entrenamendua XX. eta XXI. mendeetan. Ahots eszenikoaren antropologiarantz.[3] 2019an Kataluniako Unibertsitate Irekian (katalanez: Universitat Oberta de Catalunya) Kultur Kudeaketako Masterra egin zuen.[1]

2017an, Ane Pikaza aktorearekin batera, La Dramática Errante konpainia sortu zuten, hiru lan-ardatz nagusirekin: emakumeentzako sorkuntza-espazioak babestea, euskararen normalizazioa, eta gizartean eragina duten gaiak zabaltzeko konpromisoa.[2][4]

2021ean, Altsasu izan zen konpainia ofizial gisa sinatu zuten lehen proiektua, eta Mugako Antzerki Berria ikerketa, prestakuntza eta antzerki-sorkuntzako zentroaren Orbaintzea proiektuaren barruan sortu zen.[5][6]

Bilboko BBK aretoko arte-programatzailea da.[2] 2021etik Zentro Dramatiko Nazionaleko kide da Egoitza Dramatikoen programatik.

  • 2018 Ocaña, Sevillako José Pérez Ocaña margolariari omenaldia (1947-1983). Unai Izquierdok idatzitako lana.[7]
  • 2019 Lyceum Club, Espainian emakumeen eskubideen alde borrokatu zen lehen klubari omenaldia.[8]
  • 2020 Ama Kuraia / Ama Korajea Bilboko Arriaga Antzokirako.[9]
  • 2020 Nire etxeko patioa / Harri Orri Ar, begietara begira zauriak sendatu nahi dituen antzerki ikuskizuna.[10]
  • 2021 Yerma, euskaraz eta gaztelaniaz.[11]
  • 2021 Altsasu, 24 ordu eskasean, herri bat telebistako plato bihurtu da, eta kasu bat Estatuaren kontu.[12]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2021 Zentro Dramatiko Nazionalean.[13]
  • 2021 Antzerkiko MAX Sarien XXIV. edizioan finalista El patio de mi casa lanarekin.[14]
  • 2021 Arte Eszenikoen sei Max Saritarako hautagaia, Ama Kuraia / Madre Coraje lanarekin.[15]
  • 2023 Max Saria, antzerkirako egokitzapen edo bertsio onenari, ‘Yerma’ lanagatik.[16][17]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c IV. Encuentros con la investigación MARÍA GOIRICELAYA e IGOR REZOLA | BilbaoArte. .
  2. a b c María Goiricelaya Burón - Centro Dramático Nacional. .
  3. Buron. El entrenamiento vocal del actor en los siglos XX y XXI. Hacia una antropología de la voz escénica en el marco de las técnicas teatrales contemporáneas. .
  4. María Goiricelaya: “El dolor es universal y mi objetivo es llegar a una especie de verdad compartida”. .
  5. LA DRAMÁTICA ERRANTE | Entrevista a María Goiricelaya y Ane Pikaza. .
  6. El teatro de las cicatrices en el País Vasco. El Patio de mi Casa y Altsasu. Por María Goiricelya. DICIEMBRE. .
  7. Artezblai. Estreno de 'Ocaña' de Unai Izquierdo en el Teatro Arriaga. .
  8. Antzokia, Teatro Arriaga. Lyceum Club. .
  9. María Goiricelaya: "Es importante que las mujeres tengamos espacios donde experimentar dentro del teatro". .
  10. Antzokia, Teatro Arriaga. Harri orri ar /El patio de mi casa. .
  11. 'Yerma', la primera producción teatral de la Sala BBK. .
  12. Antzokia, Teatro Arriaga. ALTSASU. .
  13. María Goiricelaya entra en el Centro Dramático Nacional con una residencia. .
  14. [https://www.premiosmax.com/palmares/candidato/57169/maria-goiricelaya-buron/? María Goiricelaya Burón Finalista del premio a Mejor autoría revelación de la XXIV edición 2021 por El Patio de mi casa / Harri Orri Ar. ].
  15. La producción "Ama Kuraia – Madre Coraje" candidata a seis Premios MAX. .
  16. «María Goiricelaya, Max 2023 saria antzerkirako egokitzapen edo bertsio onenari, ‘Yerma’ lanagatik» UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2023-04-20).
  17. (Gaztelaniaz) Abajo, Teresa. (2023-04-17). «María Goiricelaya gana un Max por su 'Yerma' e Iñaki Rikarte es el mejor director» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-04-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]