María Luisa Parkea
María Luisa Parkea | |
---|---|
Parque de María Luisa | |
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Andaluzia |
Probintzia | Sevillako probintzia |
Udalerria | Sevilla |
Koordenatuak | 37°22′33″N 5°59′20″W / 37.37574°N 5.98889°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1914ko apirilaren 18a |
Inaugurazioa | 1914ko apirilaren 18a |
Arkitektura | |
Estiloa | erromantizismoa |
Ondarea | |
BIC | RI-52-0000040 |
María Luisa Parkea, Sevillan dagoena, hiri honetako parkerik handiena eta bere gune berderik garrantzitsuenetako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lorategi hauek, hasieran San Telmoren Jauregiaren zati zirenak, 1893an Maria Luisa Fernanda Orleansekoa infantak, (Montpensierreko dukesa) hiriari eman zizkion.Jean-Claude Nicolas Forestier ingeniari frantziarrak erreformatu zuen, Parisko Bois de Boulogneko kontserbatzaileak, kutsu erromantiko bat eman ziona, Generalifeko, Alhambrako eta Sevillako Alkazarretako lorategietan inspiratua. Parkean, Espainiako eta Amerikako plazak ireki ziren, bertako gunerik erakargarrienetakoak direnak. 1914ko apirilak 18an inauguratu zen.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Landare barietate zabal bat du, oso hostotsua toki askotan, argia beste batzuetan, bertatik dabilena, belarretan etzanda egunaz gozatzera gonbidatzen duelarik.
Etorbide eta biribilgune ugariz betea, horietako bakoitzak, sevillarrek eta kanpotarrek zabalki ezagutzen duten izen egoki bat du, beheragoko zerrendan ikus daitekeen bezala.
Hegazti espezie ugari ere baditu, horien artean, pauma, txori kantariak, beltxargak eta ahateak, lasai, parkearen inguruan saltzen diren aleekin edo batek bere etxetik dakarrarenarkin (ohi ogia) elikatuko dituen ibiltariren baten zain daudenak.
Bere iturriek, bertan patxadaz atseden har daitekeen eta literatura eta beste arte batzuetako lanak deskribatzen dituzten bertako eserleku azulejutu eta xehekarietan goza daitekeen erlaxamenduari, bakea eta soinua gehitzen dioten kutsu arabiar hori ematen diote.
Izen ospetsuz izendatutako bertako kaleetatik ibilaldi atsegin baten ondoren, Amerikako Plazara iristen da, non hiriko museorik ospetsuenetako bitan sartuz goza daitekeen, Arte eta Ohitura Herrikoien Museoa eta Arkeologiakoa, 1929ko Iberoamerikar Erakusketaren egoitza izan zena.
Amerikako Plaza honek, ezaugarri berezi bat du, bere usoak, elkartzean, bere jangura asetzea zaila den tapiz zuri bat eratzen dutenak. Arrazoi honegatik, parkea, "usoen parkea" ezizenarekin ere ezagutzen da.
Glorieta eta beste gune batzuen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espainiako Plaza
- Anibal Gonzalezen Glorieta
- Luca de Tenaren Glorieta
- Covadonga glorieta
- Ahateen Uhartetxoa
- Glorieta Urdina
- Conchako Glorieta
- Doña Solen Glorieta
- Ofelia Nietoren Glorieta
- Lehoien Lorategia
- Domecq Pabilioia
- Machado Anaiak Glorieta
- Alvarez Quintero Anaiak Glorieta
- Gurugu Mendia
- Haitiko Glorieta
- Rafael de Leon Glorieta
- Jose Maria Izquierdo Glorieta
- Rodriguez Marinen Glorieta
- Lotoen Glorieta
- Becquerren Glorieta
- Luis Montotoren Glorieta
- Dante Alighieriren Glorieta
- Mas y Praten Glorieta
- Goyaren Glorieta
- Virgen de los Reyes Glorieta
- Concha Piquerren Glorieta
- Cervantesen Glorieta
- Juanita Reinaren Glorieta
- Sevillako Arkeologia Museoa
- Errege Pabilioia
- Arte eta Ohitura Herrikoien Museoa (Pabilioi Mudejarra)
- Maria Luisa Infantari Monumentua
- Igelen Iturria
- Arjonako Gozamenen Lorategiak
- Toreadoreen Iturria
- Usoen Iturriak
- San Diegoren Glorieta
- Arrazari Monumentua
- Mahai Muralaren Glorieta
- Erlojuaren Glorieta
- Gabriela Ortega Gomez Glorieta
- Mario Mendez Bejarano Glorieta