Edukira joan

María Teresa Miras Portugal

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Teresa Miras Portugal
katedradun

Bizitza
JaiotzaO Carballiño1948ko otsailaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril2021eko maiatzaren 27a (73 urte)
Familia
AitaAurelio Miras Azor
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaSantiago de Compostelako Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbiologoa, farmazialaria, biokimikaria, biologo molekularra eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Oviedoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaFarmaziako Errege Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Espainiako Doktoreen Errege Akademia

María Teresa Miras Portugal (Carballiño, Ourense, 1948ko otsailaren 19aMadril, 2021eko maiatzaren 27a)[1] [2] zientzialari espainiarra, Madrilgo Konplutenseko Biokimika eta Biologia Molekularreko irakasle emeritua, eta Farmaziako Errege Akademia Nazionaleko ohorezko presidentea.[3] [4] [5] [6]

Espainian Errege Akademia baten buru izateko aukeratutako lehen emakumea, 2007 eta 2013 urte artean Farmaziako Errege Akademia Nazionalean kargu hori bete zuelarik. [7]

Farmazia ikasi zuen, Santiagon eta Madrilgo Konplutentsean, 1971ean Farmaziako Sari Berezi eta Sari Nazionalarekin Lizentziatu zen. 1975etik “Doctor Sciences” izan zen Estrasburgoko Unibertsitatean, eta Farmaziako doktoretza ere lortu zuen Madrilgo Konplutentsean. 1982tik Biokimikako eta Biologia Molekularreko katedraduna izan zen Madrilgo Oviedo, Murtzia eta Komplutentsean. 40 urtez baino gehiago eskaini dizkio ikerketari.[3][1]

Nukleotidoen errezeptoreek gaixotasun neurodegeneratiboetan duten eragina aztertu zuen. Bere ikerketa neurozientziara bideratu zen batez ere (funtzio sinaptikoa, etab.)[3] [5]

350 ikerketa-artikulu baino gehiago argitaratu zituen aldizkari espezializatuetan,[8] eta bere irakaskuntza eta erakunde-lana ikerketarekin uztartu zituen. 2012an Espainiako unibertsitatean erreformen beharra aztertzeko Adituen Batzordeko presidente izendatu zuten.[9]

Sariak eta Aitortzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]