Edukira joan

Maria Clemencia Herrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maria Clemencia Herrera
Bizitza
Jaiotza1968 (55/56 urte)
Herrialdea Kolonbia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea

Maria Clemencia Herrera Nemrayema (Kolonbia, 1968) Amazoniako huitoto etniako indigena da, aktibista, lideresa. Herri indigenen antolaketa eta politika prozesuak babesten egindako ibilbide luzeagatik ezaguna.[1]

Maria Clemenciak hainbat urtez lan egin du bere komunitatearen balioa nabarmentzeko eta ekarpen handiak egiteko. Emakume indigenei eskaini die bere ibilbide profesionalaren zatirik handiena, eta Kolonbiako Amazoniari; Latinoamerikako eta Karibeko Biodibertsitateari buruzko Emakume Indigenen Sarea osatzen du duela hogei urtetik; ingurumena babesteko eta kontserbatzeko, eta klima-aldaketa arintzeko eta horretara egokitzeko politikak eta programak sustatu ditu.

2002tik, Latinoamerika eta Karibeko Herri Indigenen Garapenerako Funtsaren (FILAC) Zuzendaritza Kontseiluko kidea da. Gainera, Amazonia Kolonbiarraren Herri Indigenen Erakunde Nazionalaren (OPIAC) Kolonbiako Amazoniako lidergorako eta gobernagarritasunerako Prestakuntza Politikorako Eskola sortu eta koordinatzen du, non Amazoniako oihana babesteko lider gazteak prestatzen diren.

Gainera, Emakumea, Tejer eta Saberes Kultur Etxe Ekologikoaren (MUTESA) zuzendaria da.[2] Erakunde indigena horrek enpresa-sustapena bultzatzen du, eta Kolonbian gatazkaren biktima diren emakumeek egindako Amazoniako janaria eta artisautza ditu ardatz.[3]

  • 2019an Bartolomé de las Casas nazioarteko sari garrantzitsua jaso zuen Amazonia defendatzeagatik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Indígena colombiana gana importante premio internacional por defender el Amazonas» La Nota Positiva 2020-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  2. «Clemencia Herrera: soñar con la universidad indígena para la Amazonía» Noticias ambientales 2020-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).
  3. Press, Europa. (2020-07-23). «La activista indígena colombiana María Clemencia Herrera Nemeraya, Premio Bartolomé de las Casas» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]