Marion Donovan
Marion Donovan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marion O'Brien |
Jaiotza | Txile, 1917ko urriaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York, 1998ko azaroaren 4a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Yale Unibertsitatea Yale School of Architecture (en) Rosemont College (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea, asmatzailea eta arkitektoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Marion Donovan Marion O'Brien (Fort Wayne, Indiana 1917ko urriaren 15a [1]- New York, 1998ko azaroaren 4a) estatubatuar asmatzailea eta ekintzailea izan zen. 2015ean Inbentore Ospearen Areto Nazionalerako izendatua izan zen. Pixoihalaren asmakuntzagatik da ezaguna.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asmatzaile familia batean jaio zen, fabrika bat zeukaten eta bertan makinak eta asmakizun berriak ziren ohikoena. Hain giro sortzailean hazteak lagundu egin zion Marioni bere hastapenetan.
Bere familiaren asmakizunen artean, nabarmentzekoak dira automobilaren engranajeak erabiltzen dituen "South Bend tornua", bere aita eta osabaren asmakizuna. Marion amaz umezurtz geratu zen gaztetan (zazpi urte zituenean), beraz, familiako lantegian ordu asko eman zituen.
Marion O'Brienek ingelesezko literatura ikasi zuen Rosemont Unibertsitatean, Filadelfiako auzoan, 1939an lizentziatu zen eta New Yorkeko Vogue aldizkarian edergintzako erredaktore laguntzaile gisa hasi zen lanean.
Urte batzuk geroago James Donovan larruzko inportatzailearekin ezkondu zen eta bikote berria Westportera ( Connecticut) joan zen bizitzera. 1946an jaio zen bere lehen alaba eta Marionek pixoihal garbigarriei eta hauen deserosotasunei aurre egin behar izan zien.[3]
Asmakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1946an, emakumeek beren seme-alaben pixoihalak garbitu eta lehortzeko zuten arazoa konpontzea planteatu zion bere buruari. Bere asmakizunaren lehen fase honetan, pixoihalaren estalki iragazgaitz bat egin zuen, jausgailu baten oihala erabiliz, nylonezko oihalezko pixoihal bat, pixa arropari pasatzen uzten ez ziona, haurrak, bere jantziak eta sehaskako arropak busti ez zitzan.
Asmakizun hau bere alabarekin erabili zuen harik eta 1949an patentea lortzeko eta merkaturatzen hasteko eskaera aurkeztea lortu zuen arte. Hasieran Bosgarren Etorbideko Saks dendan saltzen ziren. Pixoihal horiek "Boaters" izena zuten, eta 1951ko ekainaren 12an lortu zuen patentea. Arrakasta handia izan zuten, eta bi urteren buruan bazituen bi milioi dolarreko eskaintzak.[4]
Arrakasta honen ondorioz, Marionek bere produktua hobetzea erabaki zuen, eta ikertzen eta berritzen jarraitu zuen, material hobeak, isolatzaileagoak (pixak ihes egin ez zezan) eta, aldi berean, haurtxoen dermisaren babesle gehiago aurkitzen saiatuz.[5]Hobekuntza horiek egiteko eragozpen handienetako bat zen pixoihalak zelulosa geruza batzuk behar zituztela. Hori lortzeko, Marionek laguntza eskatu zien garaiko paper fabrikei, baina ez zuen kasu handirik egiterik lortu, eta, beraz, 10 urte inguru igaro ziren Procter & Gamble konpainia batek asmakizunarekiko interesa agertu zuen arte. Horrela jarri zen Marionki Victor Millsen harremanetan, enpresa horretako ingeniari kimikoarekin, eta hari saldu zion bere ideia, eta horrela garatu eta merkaturatuko zituen erabili eta botatzeko pixoihalak, "Pamperak", gaur egun ezagutzen ditugun bezala.[6]
Pixoihalak ez ziren Marionen asmakizun bakarra izan, baizik eta askoz gehiago egin zituen, horietatik hogei 1949 eta 1996 artean asmatu zituen, eta ezagunak dira, hala nola, hortzetako haria, soinekoa ixten laguntzen duen goma elastikoa edo xaboia, guztiak ere emakumeen bizitza erosoagoa eta errazagoa egiteko, eta, zehazki, etxekoandreena.[7][8]
New Yorken hil zen, 81 urte zituela.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion Donovan, inventora | Efemérides» Mujeres con ciencia 2017-10-15 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion O’Brien Donovan (1917-1998) | Ciencia y más» Mujeres con ciencia 2016-12-07 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ Inventando pañales, Marion Donovan (1917-1998). (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion Donovan la inventora del pañal desechable» Magazine Historia 2017-05-17 (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ (Ingelesez) «11 mejores imágenes de marion donovan | Pañales desechables, Inventores, Ciencia» Pinterest (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Marion Donovan» Ya está el listo que todo lo sabe (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marion Donovan | Descubriendo Científicas. (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).
- ↑ Ilecara. (2008-09-26). «MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS: Siglo XX - Marion Donovan» MUJERES QUE HACEN LA HISTORIA - BREVES BIOGRAFIAS (Noiz kontsultatua: 2020-06-08).