Matteo Jorgenson
Matteo Jorgenson (Walnut Creek (Kalifornia), 1999ko uztailaren 1a) txirrindulari estatubatuarra da, Team Visma-Lease a Bike taldeko partaidea dena.
Kirol ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2018an profesionaletara pasatu zen Jelly Belly p/b Maxxis talde estatubarrean.[1] Hurrengo urtean, Europara etorri zen Chambéry CF taldean lehiatzeko eta abuztuan stagiaire izatera pasatu zen.[2] Bi hilabere geroago, 2020an UCI WorldTourrean lehiatuko zela iragarri zen, Movistar Team taldean.[3] 2020ko urrian, kontratua 2023raino luzatuko zela eman zen jakitera.[4]
2021eko denboraldiarten hasieran, zortzigarren amaitu zen Paris-Nizan.[5] Urte horretan bertan Italiako Giroan parte hartu zuen, baita Poloniako Itzulian ere, non hirugarren amaitu zen etapa batean.[6][7] Hurrengo urtean bikain hasi zen Proventzako Tourrean eta podiumetik 2 segundora amaitu zen,[8]
2023ko denboraldia ongi hasi zen, Omango Tourreko sailkapen orokorra eta etapa bat lortuz. [9], geroago zortzigarren amaitu zen berriro ere Paris-Nizan.[10]. Uztailean Frantziako Tourrean parte hartu zuen eta bederatzigarren etapa irabazteko zorian egon zen, baina helmugatik 400 metrotara gailendua izan zen.[11] Denboraldi honen amaieran, Jumbo-Visma taldearekin fitxatu zen 2024rako.[12]
Talde berriarekin Paris-Niza eskuratu zuen, azken etapan Brandon McNultyri gailendu zitzaiolarik.[13] eta horren ostean Flandrian Zehar klasikoan ere gailendu zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019
- Etorkizuneko Tourreko Puntukako sailkapena
2021
- 8. Paris-Nizan
2022
2023
- Omango Tourra, Puntukako sailkapena eta etapa bat
- 2. Romandiako Tourrean eta Gazteen sailkapena
- 4. E3 Harelbeken
- 7. Guangxiko Tourrean
- 8. Paris-Nizan
- 9. Flandriako Tourrean
2024
- Paris-Niza eta Gazteen sailkapena
- Flandrian Zehar
- 2. Dauphiné Libérén
- 5. E3 Harelbeken
- 8. Frantziako Tourrean
Emaitzak lasterketa nagusietan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzuli Handiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | 98. | — | — | — | |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | 20. | UT | 8. | |
Espainiako Vuelta | — | — | — | — | — | — |
Beste Itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzulia | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Paris-Niza | — | — | — | 8. | UT | 8. | 1. | |
Tirreno-Adriatiko | — | — | 46. | — | — | — | — | |
Romandiako Tourra | — | — | X | — | — | 2. | ||
Dauphiné Libéré | — | — | — | — | 13. | 63. | ||
Poloniako Itzulia | — | — | — | 113. | — | — |
Klasikoak eta Txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Omloop Het Nieuwsblad | — | — | UT | — | — | 18 | 29. | |
Kuurne-Brusela-Kuurne | — | — | 24. | — | — | 65. | 66. | |
Strade Bianche | — | — | UT | — | — | — | — | |
Milan-San Remo | — | — | 17. | — | — | — | — | |
E3 Harelbeke | — | — | X | — | — | 4. | 5. | |
Flandrian Zehar | — | — | X | — | — | — | 1. | |
Flandriako Tourra | — | — | — | — | — | 9. | 31. | |
Paris-Roubaix | — | — | X | 65. | — | — | — | |
Flèche Wallonne | — | — | 32. | 91. | — | — | ||
Lieja-Bastogne-Lieja | — | — | 45. | 56. | — | — | ||
Donostia Klasikoa | — | — | X | 65. | — | — | ||
Quebeceko Sari Nagusia | — | — | X | X | — | 42. | ||
Montrealgo Sari Nagusia | — | — | X | X | — | 24. | ||
Munduko errepideko txapelketa | — | — | — | UT | — | — |
—: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
X: ez zen jokatu
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jelly Belly p/b Maxxis (2018)
- AG2R La Mondiale (stagiaire) (2019)[14]
- Movistar Team (2020-2023)
- Team Visma-Lease a Bike (2024-)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Matteo Jorgenson : « Chambéry, la meilleure opportunité »» DirectVelo 2019/03/27.
- ↑ (Frantsesez) «Trois stagiaires chez AG2R La Mondiale» DirectVelo 2019/07/15.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juri Hollmann y Matteo Jorgenson, nuevos fichajes para Movistar Team en 2020» La guía del ciclismo 2019/10/04.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jacobs y Jorgenson renuevan hasta 2023» Diario Sport 2020/11/16.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jorgenson, un 8º de gran futuro en la París-Niza» Movistar Team 2021/03/14.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Movistar y Bahrain anuncian sus 'ochos' para el Giro con Marc Soler y Mikel Landa como líderes» Marca 2021/05/03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «7ª Tour Polonia: Primera vuelta de Almeida» Ciclo21 2021/08/15.
- ↑ «Matteo Jorgenson -3º en Lure-, a solo 2″ del podio final en Provence» Movistar Team 2022/02/13.
- ↑ (Ingelesez) «Tour of Oman S3: Matteo Jorgenson scores long-awaited first pro win» VeloNews 2023/02/13.
- ↑ (Ingelesez) «'They were racing for second' - Matteo Jorgenson frustrated in Paris-Nice finale» Cyclingnews 2023/03/12.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jorgenson se queda sin cobertura en Puy de Dome: gana Woods, Pogacar recorta y Rodríguez se acerca al podio» Marca 2023/07/09.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jumbo hace oficial el fichaje de Jorgenson» As 2023/08/15.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jorgenson conquista su primera París-Niza por delante de Evenepoel» As 2024/03/10.
- ↑ Abuztuaren 1etik aurrera.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Matteo Jorgenson - ProCyclingStats
- Matteo Jorgenson - FirstCycling.com
- Matteo Jorgenson - Sitiodeciclismo.net