Edukira joan

Meteosat

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lehenengo belaunaldiko Meteosat

Meteosat[1] Ozeano Atlantikoaren gaineko satelite meteorologiko geoestazionario multzoa da, EUMETSATek gidatua Meteosat Trantzizio Programak (MTP)agintzen duen bezala[2].

Lehenengo belaunaldiko satelitearen bukaeran, 1995ean, 2004ean lanean egongo zen Bigarren Belaunaldiko Meteosat sateliteen arteko trantsizioa eman zen. Bigarren generazio hau, 2004ean jarri zen lanean, satelite hobetuak erabiliz[3].

Meteosat, EUMETSATen eskutik (European Organisation for the Exploitation of Metereological Satellites) zuzenduta dagoen satelite geoegonkor motakoa da. Meteosat 1977ko azaroan jaurti zen; eta data horretatik aurrera hainbat satelite operazional ere espazioratu egin dituzte (horietatik azkena 2004ko urtarrilaren 29an izan zen). Azkenengoak, METEOSAT 8 izena daukana, ordu erdiro eguraldiari buruzko zuzenezko irudiak bidaltzen dizkigu.

Meteosat satelite metereologikoa da ESAk egina eta bidalia eta orbita geoegonkorrean dago Ozeano Atlantikoaren gainean. 1964an bidali zuten lehenengo Meteosat satelitea, baina, beste batzuk ere bidali dituzte. Bigarren belaunaldiko Meteosat Satelitearen(MSG) jaurtiketa 2002ko abuztuaren 30ean jaurti zuten. Satelite berri honek irudi zehatzagoak bidaliko ditu eta honek Europako eguraldiaren iragarpenaen zehaztasuna handituko du. Obserbazioen hobekuntzak eguraldi iragarpenaren hobekuntza suposatuko du, batez ere epe laburrean gertatuko direnetan.

Ariane 5 kohetean izan zen bidalia Kourouko (Frantziar Guyana) espazial estaziotik. 1,8 tona pisatzen dituen satelite hau Meteosat sateliteen generazio berri baten lehenengoa da eta 25 urtez informazio meteorologikoaren irudiak ordu erdiro bidaltzen ditu sateliteak[4].

Meteosat satelitea, 35800 kilometroko altueran, Greenwicheko meridianoa ekuatorerekin topo egiten duen puntuan kokatzen da[5]. Dagoen kokapenaren ondorioz, Lurreko orbitak deskribatzen duen orbitarekin eta abiadurarekin bat egiten du; honela, beti, Lurraren zati berdina erakusten du.

Meteosatek, lehen aipatu izan dugun moduan, ordu erdiro irudiak bidaltzen ditu, fenomeno meteorologikoen (esate baterako hodeien banaketa eta bariazioen) berri eman ahal izateko. Sateliteak hiru irudi mota bidaltzen ditu; VIS (Visible edo ikusgai), IR (Infragorria) eta VA (Ur Lurrunezko Infragorria) bere baitan dituen 3 sentsoreei esker. Sentsore horiek lurrean kokaturik dauden objektuek isurtzen duten energia erradiatzailea neurtzen dute, horien erreflektabilitatearen (VIS irudia) eta horien tenperaturaren (Infragorri irudia) berri emanez. Irudiaren puntu bakoitza pixel deritzo eta sateliteak pixel bakoitzari datu bat esleitzen dio.

Bigarren belaunaldiaren hobekuntzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
EUMETSATen kontrolgunea, Darmstadten.

Satelite honek lehen zeudenak baino hogei aldiz informazio gehiago bidaliko du denbora erdian helduko baita informazioa zentro meteorologikoetara (15 minutu 30 izan beharrean). Horregatik adituek esaten dute satelite honek jauzi kualitatibo handia suposatu duela, izan ere, fenomeno meteorologikoen garapena eta jarrera hobeto aztertzea gizartean izango dituen eraginekin eta momentuetako fenomenoak ala nola, uholdeak, elurteak...

Informazioa ez da bakarrik handiagoa izango, baita ere, zehatzagoa abian jartzen denean lehen zeuden Meteosat Sateliteek %45eko ziurtasuna bakarrik zutelako eta honek handiagoa dute. Hodei kantitate oso txikiei zehaztasun handiz argazkia ateratzeko gai da.

Zehaztasun handiago honen zergatia satelite honek dituen hamabi sentsoreak dira, antzinakoek zituzten hiruekin konparatuta. Hiruk Lurraren gainazalera bidalitako argia detektatzen dute. Bostek izpi infragorriak, horrela hodei fronteen, Lurrazalaren tenperatura eta Ozeanoen tenperatura kalkula dezakete[6]. Beste guztiek karbono-dioxido eta ozono mailak neurtzen dituzte.

Seviri izeneko objektu honek bidalitako guzti honen emaitza ia uneoro atmosfera hiru dimentsiotan ikusteko aukera izatea da. Eta horrela europarrek telebistako eguraldi informatiboetan mapa asko ere zehatzagoak ikusi ahal izango dituzte non lehengo satelite Meteosatekin ezin ziren berriztu hodei kapak. Gainera, hodeien altitudea, airearen hezetasuna eta aire aldakorra detekta dezake.

Satelite hau Europar Agentzia Espazialak (ESA) egina izan da European Organisation for the Exploitation of Meteorological Satellites (Eumetsat)en laguntzarekin eta 475 miloi euro kostatu ditu. Horren bi herenak ESAk ordaindu ditu eta gainontzekoa Eumetsatek. 2011 eta 2013an beste satelite batzuk igotzea pentsatuta dago[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Frison, Gérard. (1993). «Météosat : déjà 15 ans d'images de pluie et de beau temps» Revue aerospatiale (94).
  3. Krige, John. (2000ko urtarrila). «Crossing the Interface from R&D to Operational Use: The Case of the European Meteorological Satellite» Technology and Culture 41 (1): 27-50..
  4. BBC News: Perfect day for weather satellite
  5. EUMETSAT - Orbitaren informazioa. .
  6. H. Demarcq, J. Citau, G. Mahé ORSTOM, Dakar. Restitution de la température de surface de la mer à partir du satellite Météosat-2. .
  7. Arianespace chosen to launch MSG-4 weather satellite. .[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]