Edukira joan

Mihi (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Saxofoi baten mihi bakarra.
Artikulu hau haize instrumentutan erabiltzen den xaflari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mihi (argipena)».

Mihia zenbait haize instrumentutan erabiltzen den xafla mehea da, gutxi-asko elastikoa, bibratzean soinua sortzen duena. Mutur bat finkatua du, eta bestea aire-korrontearen eraginez bibratzen da. Instrumentu batzuek mihi bakarra dute (klarinetea, saxofoia), beste batzuek bikoitza edo pita (oboea, dultzaina...). Lehenengoetan, mihiak ahoko piezaren kontra bibratzen du; besteetan, batak bestearen kontra. Horrelakoak kanaberazkoak izaten dira. Badira mihi libreak dituzten instrumentuak ere (harmoniuma, akordeoia, harmonika...); mihia metalezkoa izaten da horrelakoetan.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.