Edukira joan

Mixinea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mixinea
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMyxini (en) Itzuli
OrdenaMyxiniformes (en) Itzuli
Familia Myxinidae
Rafinesque, 1815

Mixineak 64 arrain espezie biltzen dituen Myxinidae familiako kideak dira. Barailarik gabeko craniaten bi familietako bat da, Petromyzontidaerekin (lanproiak) batera . Luzeak dira, zizare itxurakoak eta bere gainazalean likido likatsu bat dute. Kordatuen familien artean zaharrenetarikoak dira eta taxoi honetako kide izatea ere zalantzan dago, egiazko ornorik ez dutelako. Hala ere, interes handikoak dira kordatuen eboluzioari buruzko ikerketetan.

Mixineek barailak eduki beharrean horizontalki mugitzen diren bi estruktura dituzte eta beraiekin ehiza egiten dute. Tamaina handiagoko animalien erraiez elikatu ohi dira, batzuetan euren barnean sartzen direlarik bizirik daudenean barrutik jateko. Hala ere, orokorrean, nekrofagoak dira.

Kiribildu daitekeen mihi hortzdun bat dute, errezeptore sentsorialik gabeko. Zaporea bereizteko euren larruan dituzten papila batzuk erabiltzen dituzte. Zulo bakarra dute sudurrean (monorrinoak dira) eta begiak oso sinpleak dira. Hala ere, itsaso sakonean bizi direnez, zentzumen hau ez da hain beharrezkoa.

Bihotzak hiru barrunbe ditu. Oso informazio gutxi dago ugaltzeari buruz.

Myxinidae familiako 64 espezieak honako generoetan banatzen dira:

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mixinea Aldatu lotura Wikidatan