Modesta Sanginés Uriarte
Modesta Sanginés Uriarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Modesta Cesárea Sanginés Uriarte |
Jaiotza | La Paz, 1832ko otsailaren 26a |
Herrialdea | Bolivia |
Heriotza | Paris, 1887ko otsailaren 5a (54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta musikagilea |
Modesta Sanginés Uriarte (La Paz, Bolivia, 1832ko otsailaren 26a – Pau, Frantzia, 1887ko otsailaren 5a) Boliviako konpositore eta idazlea izan zen, literaturan eta kazetaritzan egindako lanagatik eta musika-konposizioengatik ezaguna.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Indalecio Calderón Sanginés, politikari boliviarra, eta Manuela Uriarte Sagarnagaren alaba izan zen. Dámasa Cabezón txiletar hezitzaile ospetsuak zuzendutako neskentzako eskolan ikasi zuen. Horrez gain, frantsesa, italiera eta piano ikasketak izan zituen.
Emakume autonomoa izan zen, ez ezkontzea erabaki zuen eta gurasoak hiltzean nebaren babespean geratu beharrean senideen etxetik alde egin zuen bakarrik bizitzeko.
1863an, Bernardino Sagarnagarekin batera, La Pazeko Elkarte Filarmonikoa sortu zuen. 1875ean Jardincito de Maria egunkaria sortu zuen, gerora Semanario Católico (1878). Bere lan musikala ere nabarmena izan zen: 50 konposizio baino gehiago sortu zituen, besteak beste, mazurka, bals, gabon-kantak eta musika erlijiosoa.[1][2] Garaiko pertsonaia garrantzitsuekin lan egin zuen, Norberto Luna, Benedetto Vincenti eta Eloy Salmón adibide.
Zazpi musika-lan argitaratu zituen Parisen eta Ozeano Bareko Gerrako zauritu eta presoentzako dirua biltzeko gaualdiak antolatu zituen bere etxean.[3] Aldi labur batez, hizkuntza-irakasle ere aritu zen.
Filantropian ere aritu zen, batez ere emakumeekin. Sociedad de Beneficencia elkarteko kide izan zen, eta bere diruarekin eraiki zuen hiriko Loaiza Ospitaleko gela bat.
54 urte zituela hil zen Paun (Frantzia). Boliviako ministroa zen Aniceto Arcek, gerora presidentea, Frantziako kolonia boliviarrarekin batera, omenaldia eskaini zion. Handik gutxira, bere gorpuzkiak bere jaioterrira eramateko eskaria egin zuen nebak.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colección de piezas (1864-1880) titulada El Alto de la Alianza
- Plegaria a Jesús Crucificado
- Cantos a la Virgen
- Villancicos
- Variaciones sobre el tema del Himno Nacional
- La brisa del Uchamachi
- Arroyuelo
- Recuerdo de los Andes
- Zapateo Indio
- Pensamiento
- Recuerdo a la memoria del Dr. Rigoberto Torrico
- Olas del lago
- Los pajaritos
- Bailecito al gusto del país
Literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trabajos de aguja - nociones de economía doméstica - sencillas preparaciones para alimentos (1874)
- Leyenda "El Desertor" en la antología Leyendas Nacionales
- Dos leyendas: "Las dos Claras" e "Hijo del Cóndor" (1876)
- A la muerte de mi madre
Aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boliviako La Pazeko Udal Gobernu Autonomoaren menpeko Franz Tamayo Kultur Etxeak bere izena daraman auditoriuma dauka.
- Bere omenez izendatutako ikastetxe publiko bat dago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Elías Blanco Mamani. (10 de marzo de 2012). Modesta Sanjinés Uriarte. .
- ↑ Marcelo Paz Soldan. (29 de febrero de 2008). Recordando a Modesta Sanginés. .
- ↑ Vargas, Rubén. (19 de mayo de 2013). Vida cotidiana y arte, mujeres en la Guerra del Pacífico. .