Neskatxa loreekin
Itxura
Neskatxa loreekin | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Bartolomé Esteban Murillo |
Sorrera-urtea | 1665 |
Izenburua | Muchacha con flores eta The Flower Girl |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 1.207 () × 983 () mm |
Genero artistikoa | erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Dulwich Picture Gallery (en) |
Bilduma | Dulwich Picture Gallery (en) |
Inbentarioa | DPG199 |
Jabea | Francis Bourgeois (en) |
Neskatxa loreekin (gaztelaniaz: 'Muchacha con flores', Bartolomé Esteban Murillo margolariak 1665 eta 1670 artean egindako margolana da. Londresko Dulwich Picture Galleryn erakusten da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murillok lan honetan erabilitako teknika oso arina da, kasik inpresionista. Koloreen erabileragatik, bestetik, esan da hau dela Murilloren margolan ederrenetariko bat. Margolanean neskatxa erdi irrifartsu bat ikusten dugu. Eserita dago ikusleari begira. Janzkerak badu aire oriental bat. Lepotik txal luzea darama eta han ditu loreak bilduta. Loreak zuriak eta arrosak dira, garbitasunaren sinboloa, alegia.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Romano, E., ed. (2005). Murillo. Los Grandes Genios del Arte, 12.liburuki, Madril: Unidad Editorial. 192 or. ISBN 84-89780-63-3.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Sevillako haurrak Murilloren lanetan.