Otsabio
Otsabio | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 801 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′51″N 2°03′10″W / 43.097619°N 2.052659°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Altzo-muño/Lizartza |
Luberri | Luberri |
Otsabio edo Muñobil Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da. Aralar mendilerroaren barnean, mendebalderen dagoenetako bat da. Mendi harritsu eta basotsu hau, Altzoko udalerriaren mendebaldean altxatzen da, Araxes eta Oria ibaien artean. Estazio megalitiko garrantzitsu bat da.[1][2]
Altzo, Lizartza, Alegia, eta Bedaio artean nabarmentzen den bizkar basatiko tontor nabarmenena da Otsabio; nahiz eta bizkar berean, HEan dagoen Lapar gainak metro bakan batzuk gehiago dituen. Badira bizkar luze horretan historiaurreko hainbat aztarna, eta baita ehiza postu ugari ere. Arterrekako arrobiak sekulako urratua egin dio mendiari hegoaldeko isurialdean.[3]
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Altzo-muñotik, igoera Arrimako lepotik abiatzen da, non gas estazio bat dagoen, Elordi izeneko muinoaren ekialdean. Hemendik, zuzen igo daiteke tontorrera, baina hain tradizionala ez den beste bide bat ere badago. Otsabioren magala inguratzen duen bide bat hartu behar da, Artaerreka izeneko harrobirantz. Hondakinetan dagoen Arteai izeneko bordara iristen da, harrobiaren mugetan. Bide honek oraindik baditu kontrabandistek, ordaindu gabe, Gipuzkoatik Nafarroara salgaiak pasatzeko galtzadaren zati batzuk. Ohiko ibilbidea zen, baita ere, Aralarko bazkalekuetara zihoan ganaduarentzat. Bidean gora, goitiera handian, Arteain edo Austokieta izeneko lepora iristen da. Bidezidor bat iparralderantz doa, Muune izeneko tontortxora helduz. Tontorra gertu geratzen da, pagoz inguraturiko harkaitz taldetxo batekin. Arteaingo lepotik, ehiza postuz betetako gailur basotsua jarraituz gero eta Austokietagañe izeneko tontorra igaro ondoren, Pagoaundiko lepora iristen da. Bertan, tumulu bat dago.[1]
Lizartzatik ere, Araxes ibaiaren ibarrean, posible da igotzea, baina bidea ez da Altzo-muñotik bezain argia.
Otsabioren gailur somitala hegoekialderantz zabaltzen da Zarate leporantz, Bedaio, Tolosaldean eta Nafarroako Araitz haranaren artean. Gailur honek, Otsabio baino garaiagoa den tontor bat du erdialdean, Lapar edo Pagotxiki izena duena. Kareharrizkoa denez, bertatik ibiltzea zaila da. Hemendik aurrera, gailurrak garaiera galtzen du, Zarate leporantz.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Otsabio eta Muñobil izenez ezagutzen da. Otsabio toponimoa gune zabalagoa hartzen omen du, jatorriz, Muñobiletik Sasiolaraino doan mendikateari dagokio, ziurrenik.[2]
Inguruko tokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsabioko trikuharria
- Mugertzako txabola
- Mugaluze
- Gurutzea: Oinarrian, honako idazki hau duelarik:
"Otsabioko gallurrean zauden gurutze agurgarria zaindu gallurrak zaindu Euskadi gorde Altzoko erria"
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- ↑ a b «Altzomendi(Altzo)» Gipuzkoa Natura (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
- ↑ a b «Muñobil / Otsabio (801 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
- ↑ «Otsabio | Euskal-Herria.Org» euskal-herria.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Muñobil / Otsabio (801 m) - Mendiak.eus» mendiak.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-01).
- «Otsabio | Euskal-Herria.Org» euskal-herria.org
- «[PR-Gi_113] Altzomendi(Altzo)» Gipuzkoa Natura
- Otsabio mendira Altzo herritik. 60 argazki: zuhaitzak eta animalia batzuk, animaliak, lainoa goian.