Edukira joan

Piztiaren zenbakia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Piztiaren zenbakia 666 zenbakia izendatzeko erabiltzen den izena da, eskuarki, Satan eta Antikristoarekin lotuta. Zenbaki honi izen hori ematearen jatorria Itun Berrian datza, bertako Apokalipsian datorrenez:

« Hemen jakinduria behar da: buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia, gizon baten zenbakia baita. Zenbakia seiehun eta hirurogeita seia (666) da. »

—Ap 13:18[1]


Itun Berriaren eskuidatzi askotan zenbakia 666' gisa agertzen da, baina 616 ere agertzen da grezierazko edizio kritiko batzuetan, adibidez Novum Testamentum Graecean. XIX. mendean James Austin Bastowek esan zuen Erromako Inperioko Neronekin korrelazioa zuela zenbakiak, bere grezierazko izena hebreerara pasata eta gematria erabilita 666 zenbakia kalkulatu zuelako, baina Latinetik hebreerara eginez gero 616 zenbakian aterako litzateke.

Piztiaren zenbakia satanismoa identifikatzeko erabiltzen da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]