Pohnpei
Pohnpei | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Dolohmwar (en) |
Mota | uharte |
Azalera | 372 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 6°54′00″N 158°13′30″E / 6.9°N 158.225°E |
UTC ordua | UTC+11:00 |
Honen parte da | Senyavin Islands (en) |
Estatu burujabe | Mikronesia |
State of the Federated States of Micronesia | Pohnpei (estatua) |
Ur-gorputza | Ozeano Barea |
Leku geografikoa | Karolinak |
Pohnpei (1990era bitartean, Ponape) Ozeano Bareko mendebaldeko uhartea da, Ekialdeko Karolina uharteetan dagoena, Mikronesiako Estatu Federatuen administraziopean.
Itsaspeko sumendiek eratutako uhartea da, eta uhartetxo ugarik inguratzen dute. 334 km2 ditu, eta 34.000 biztanle inguru (2010). Hiriburua Kolonia du. Hiri nagusiak: Metalanim eta Ronkiti.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]'Mikronesiako lorategia' izenaz ere ezagutzen da, oparoa baita bertako landaredia. Totolom mendia da uharteko gailur garaiena (791 m).
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kopra eta kakaoa esportatzen dira, eta garrantzi handia du turismoak. Nazioarteko aireportua du.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monumentu ugari daude uhartearen ekialdean, bertan zabaltzen den aintziraren inguruan, batez ere. Aipagarriak dira, besteak beste, historiaurreko 92 eraikin, ubideek lotzen dituztenak, eta K. a. 2000. urteko herri eta otoitz-leku baten hondakinak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.