Qin Shi Huangen Mausoleoa
Qin Shi Huangen Mausoleoa | |
---|---|
秦始皇陵 | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Txinako probintzia | Shaanxi |
Azpiprobintzia mailako hiri | Xi'an |
Barruti | Lintong Barrutia |
Koordenatuak | 34°22′54″N 109°15′14″E / 34.3817°N 109.2539°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | K.a. III. mendea |
Komisarioa | Qin Shi Huang |
Izenaren jatorria | Qin Shi Huang |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 441 |
Eskualdea[I] | Asia eta Ozeania |
Izen-ematea | 1987 (XI. bilkura) |
|
Qin Shi Huangen Mausoleoa, Txina bateratuko eta Qin dinastiako lehen enperadorea izan zen Qin Shi Huangen (K.a. 221etik K.a. 210 arte gobernatu zuena) hilobia, beste 400 hilobi inguru, eta berak propio eraikitzeko agindu zuen terrakotazko armada dituen hil barruti erraldoia da.
Kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mausoleoa Lí mendian dago, Txina ipar-mendebaldeko Shaanxi probintziako Linton barrutiko Xi'an hiritik 30 kilometro inguru ekialdera.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mausoleoa ahaztua eta lurperatua egon zen. Enperadoreak 38 urte inguru eman zituen mausoleoa eraikitzen: 2,3 kilometro karratuko azalera du, eta, inguruan sakabanatutako beste 181 hilobirekin batera, orotara, 60 kilometro koadroko hedadura du. 700.000 langilek parte hartu zuten haren eraikuntzan. Qin dinastiaren antzinako hiriburua izan zen Xianyang hiriaren hirigintza planaren arabera eraiki zen, hori ere, bi zatitan banatua: barnealdea, eta kanpoaldea piramide moztu formakoa, 350 metro oinarri eta 76 metro garai.
Enperadorearen hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hil ganbera eta hilobia oraindik ez dira ireki, eta mausoleoko lurrazpiko jauregiaren erdian daude.
Terrakotazko armada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terrakotazko gerlariak (兵馬俑; pinyin: bīng mă yōng, Soldadu eta zaldien irudiak) Lehen Qin Enperadorearen Mausoleoaren (秦始皇陵; pinyin: qín shĭ huáng líng) barnean, 1974ko martxoan aurkitu ziren, Txinako Shaanxi probintziako Xi'an hiritik gertu, ureztatzeko urez hornitzeko lan batzuk egiten ari zirenean. 1987tik, UNESCOk, Gizateriaren Ondare izendatua du.
Armada tamaina errealeko terrakotazko 7.000 zaldi eta soldaduren irudietan datza. Bere burua Txinako lehen enperadore izendatu zuen Qin dinastiako Qin Shi Huangekin batera lurperatu ziren.
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, mausoleoaren multzo erraldoiaren zati bat baino ez da aurkitu, eta aurkikuntza garrantzitsu ugari geratzen da lurpetik ateratzeke. Museoak bi dira: Qin Enperadorearen Terrakotazko Gerlari eta Zaldien Museoa.
Lizun mota batzuk nabaritu direnez, enpresa espezializatuak kontratatu behar izan dira, terrakotazko irudiak kalte ez daitezen saiatzeko.
Mausoleoa herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak:
- Todo bajo el cielo, Matilde Asensirena (2006)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]