Edukira joan

Simetria-erlazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Matematikan, multzoan definitutako erlazio bitarra simetrikoa da; bi elementu desberdin hartuta, lehena bigarrenarekin erlazionatuta badago, orduan bigarrena ere lehenarekin erlazionatuta badago. Beste hitzetan:

Hori gertatzekotan, esaten dugu -k simetria-propietatea betetzen duela.

multzoan ezarritako erlazioa, bikote ordenatuaren bidez adierazten da.

Simetrikoaren aurkakoa den erlazioari asimetrikoa dela esaten zaio, hots, bi elementu desberdin hartuta, lehena bigarrenarekin erlazionatuta badago, orduan bigarrena ez badago lehenarekin erlazionatuta. Beste hitzetan:

Hori gertatzekotan, esaten dugu -k asimetria-propietatea betetzen duela.

Biz multzoan definitutako simetria- edo asimetria-erlazio bat, orduan -ren adierazpidea desberdina da, erlazio bitarra adierazteko moduaren arabera.

Notazioa Simetria-erlazioa Asimetria-erlazioa
Bikote ordenatu bezala
Auzokidetasun-matrize bezala , matrize iraulia , matrize horren diagonalean 0-ak besterik ez daude, hots, eta gainera -k matrize simetriko bat sortzen du.
Grafo bezala Grafo ez zuzendua bezala adieraz daitekeen grafo bat da. Grafo zuzendua da, begiztarik ezta ziklorik gabe.

Biz edozein multzo:

  • Biz , (matematika-berdintasuna), simetrikoa da.
  • Biz , simetrikoa da.
  • "ezkondua izatea" simetria-erlazioa da, "garaiagoa izatea", aldiz, ez.
  • Biz , ("hertsiki handiagoa") asimetrikoa da, era berean ("hertsiki txikiagoa").
  • Biz , (multzoen partekotasun hertsia), asimetrikoa da.

Simetria Antisimetria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Simetria ez da antisimetriaren aurkakoa.

Badaude erlazioak aldi berean simetrikoak eta antisimetrikoak direnak (berdintasuna bezala), beste batzuk simetrikoak eta antisimetrikoak ez direnak (zatigarritasuna bezala zenbaki osoetan), beste batzuk simetrikoak direnak baina ez antisimetrikoak (n moduluko kongruentzia-erlazioa bezala), eta beste batzuk antisimetrikoak direnak baina ez simetrikoak ("txikiago" erlazioa bezala).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]