Sina Mesdag-van Houten
Sina Mesdag-van Houten | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Groningen, 1834ko abenduaren 23a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Heriotza | Haga, 1909ko martxoaren 20a (74 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Hendrik Willem Mesdag (mul) |
Haurrideak | ikusi
|
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Hagako Eskola |
Mugimendua | Hagako Eskola |
Sina (Sientje) van Houten (Groningen, 1834ko abenduaren 23 – Haga, 1909ko martxoaren 20) Herbehereetako margolaria izan zen, Hagako Eskolaren partaidea. Willem Mesdag margolariarekin ezkonduta zegoen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sina zazpi seme-alabetako zaharrena zen. Aitak zerrategi handia zuen Damsterdiep-en. Bere anaietako bat, Samuel van Houten, ministroa izan zen. Willem Mesdag-ekin 1856ko apirilaren 23an ezkondu zen. Bere senarrarentzako laguntza handia izan zen Sina, batez ere gizonak bere lana uztea margotzeko erabaki zuenean. Seme bat galdu zuen, Klaas, zortzi urte zituelarik; ondoren hasi zen margotzen, 1871an. Gerkens Arnaudek marrazkiak egiten lagundu zion hasiera batean. Margolanak egiteko senarraren eta Lawrence Alma-Tademaren laguntza izan zuen. Paisaietan eta natura hiletan espezializatu zen; erretratuak ere margotu zituen.
1874an, Gerardina Jacoba van de Sande Bakhuyzen, Kate Bisschop-Swift eta Margaretha Roosenboomekin batera, "Hagako umezurtzak" margotu zuen erregeentzat. 1881an Panorama Mesdag zikloraman parte hartu zuen: lan egiten zuen bitartean senarrak bere erretratua margotu zuen panorama barruan.
Poliki-poliki bere lanek zabalkunde handiagoa ezagutu zuten. 1884an, bere paisaia bat Amsterdameko Urrezko Domina irabazi zuen. Parisen Brontzeko Domina irabazi zuen eta Melbourne]]n beste Brontzezko Domeina eskuratu zuen. Chicagoko Arte Ederren Jauregian bere lanak erakutsi zituen.[2] 1905ean, 70 urte zituelarik, ohorezko erakusketa antolatu zitzaion Pulchri Studio erakundean.[3]
1904ko abenduaren 21ean Oranje-Nassau Ordenaren Ofiziala izendatu zuten. 1906an Mesdag-Van Houten bikoteak urrezko ezkontza ospatu zuen. 1909ko martxoaren 20an Hagan hil zen. Oud Eik en Duinen hilerrian lurperatuta dago. Senarra ere bertan lurperatu zuten 1915ean.
Sina van Houtenek herri askotan erakutsi zituen bere lanak: Australia, Belgika, Ingalaterra, Frantzia, Italia, Austria eta Estatu Batuak. Margolariaren lanak museo desberdinetan ikus daitezke, besteak beste, Amsterdameko Rijksmuseumen, Groningen Museoan, Drents Museoan, Lambert van Meerten Museoan...
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Hagako umezurtzak, 1874.
-
Artaldea mendian, 1909 ingurukoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sina Mesdag-van Houten |