Edukira joan

Siriako Frantziar Agintea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Siriako Frantziar Agintea
Mandat français en Syrie
1920 – 1946
Aginte Frantsesa
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaDamasko
Kultura
Hizkuntza(k)Arabiera, frantsesa
Historia
Sorrera1920
Independentzia1946
Aurrekoa
Otomandar Inperioa
Ondorengoak
Siria
Libano
Hatay

Siriako Frantziar Agintea (frantsesez: Mandat pour la Syrie et le Liban; arabieraz: الانتداب الفرنسي على سوريا ولبنان‎al-intidāb al-fransi 'ala suriya wa-lubnān) Lehen Mundu Gerraren eta Otomandar Inperioaren zatiketaren ondoren sortutako Nazioen Ligaren agindu bat izan zen. Gerra 1918an amaitu eta hurrengo bi urteetan, eta Sykes-Picot hitzarmena jarraituz, gerran zehar Erresuma Batuak eta Frantziak sinatu zutena, britainiarrek Mesopotamia otomandar probintziaren kontrola mantendu zuten (egungo Irak), baita Siria otomandar probintziaren hegoaldeko zatia ere (Palestina eta egungo Jordania) frantziarrek otomandar inperioko Siria probintziaren gainontzeko zatia eta Siria eta Libano herrialdeen eta Turkiako Hatay probintziaren egungo lurraldeak kontrolatu zituzten bitartean.

1920ko hamarkadako lehen urteetan, aipaturiko lurraldeen frantziar eta britainiar kontrola Nazioen Ligaren agindu sistemaren bidez formaldua izan zen, eta, beraz, Frantziak Siriaren agindua, ofizialki 1923ko irailak 29an hartu zuen.

Siriako Agindu frantziarra 1943ra arte mantendu zen, Siria eta Libanoko kanpainaren ondoren, agindu honetatik bi herrialde independente sortu zirenean: Siria eta Libano. Hatay eskualdea Turkiarekin formalki batu zen 1939an erreferendum baten bidez. Frantzia Askeko indarrek aginduaren antzinako lurraldea 1946an utzi zuten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]