Edukira joan

Teodora Zuloaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teodora Zuloaga

Bizitza
JaiotzaMadril1886ko maiatzaren 17a
Herrialdea Espainia
HeriotzaSegovia1976ko urriaren 30a (90 urte)
Familia
AitaDaniel Zuloaga
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzeramikaria

Teodora Zuloaga Estringana (Madril, 1886ko maiatzaren 17aSegovia, 1976ko urriaren 30a), espainiar zeramikaria izan zen.[1]

"Tolola" izenez familiartean ezaguna, artisau-tradizioko familia batean jaio zen. [2]Lanbidea eta zeramika-teknikak familiak alfarrean ikasi zituen, Daniel Zuloaga aitarekin[3] eta Juan eta Esperanza neba-arrebekin batera, lanean laguntzen zuen bitartean.[4]

1925ean, bere ahizpa Esperanzarekin batera, Espainiako Gobernuaren pentsioa jaso zuen Sèvresen (Frantzia) Zeramika ikasteko. lehenago familiako beste kide batzuek egin zuten bezala.[4]

Segoviara itzuli zen, San Juan de los Caballeros elizan kokatua zegoen familiaren tailerrera eta bertan, bisitatzen zituzten artista askok erretratatu zuten, ezohikoa baitzen emakumeak lanbide horretan ikustea. Bere neba-arrebekin batera aritu zen alfar lanetan eta, bere ahizpa Esperanza hil ondoren, enpresaren zati administratiboaz arduratu zen.[2]Antonio Mazorriaga Martínez Segoviako artxibozainarekin ezkondu zen, eta alargun geratu zen 1944an. 1948an Segovian familia museoa sortu ondoren,[5] zuzendari izendatu zuten eta 1969ra arte egon zen karguan.[6] 1976ko urriaren 30ean hil zen Segoviako hiriburuan.

  • Escorial Pinela, Ángel; Rubio Celada, Abraham (2007). Los Zuloaga, artistas de la cerámica. Madrid: Editorial de Caja Segovia. ISBN 978-84-96145-78-8.
  • Rubio Celada, Abraham (2004). «De la tradición a la modernidad: los Zuloaga ceramistas». biblioteca.ucm. ISBN 84-669-2579-1. Consultado el 2 de junio de 2015.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eescorial Pinela, Ángel; Rubio Celada, Abraham. (2007). Los Zuloaga, artistas de la cerámica. Madril: Editorial de Caja Segovia ISBN 978-84-96145-78-8..
  2. a b (Gaztelaniaz) «▷ Teodora Zuloaga | FUNDACION ZULOAGA ✅» Fundacion Zuloaga (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  3. (Gaztelaniaz) «Red Digital de Colecciones de Museos de España - Museos» ceres.mcu.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  4. a b «Teodora Zuloaga Estringana | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  5. (Gaztelaniaz) «Postales de Segovia: Taller de cerámica de los Zuloaga» Acueducto2 2015-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).
  6. (Gaztelaniaz) Vicente, Pedro. (1977-05-06). «Peligro de dispersión del museo Zuloaga, de Segovia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-05-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]