The Blood on Satan's Claw
The Blood on Satan's Claw | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1971 |
Izenburua | Blood on Satan's Claw |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Erresuma Batua |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema |
Iraupena | 93 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Pinewood Studios (mul) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Piers Haggard |
Gidoigilea(k) | Robert Wynne-Simmons (en) Piers Haggard |
Antzezlea(k) | |
Patrick Wymark Barry Andrews (en) James Hayter Michele Dotrice (en) Wendy Padbury (en) Linda Hayden (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Tony Tenser (en) |
Konpainia ekoizlea | Tigon British Film Productions (en) |
Edizioa | Richard Best (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Marc Wilkinson (en) |
Argazki-zuzendaria | Dick Bush |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Ingalaterra |
The Blood on Satan's Claw (euskaraz Odola Satanen Hatzaparrean), 1971ko Piers Haggard britainiarrak zuzendutako beldurrezko film bat da. Patrick Wymark, Linda Hayden eta Barry Andrews aktoreek antzeztu zuten.
Denboraren poderioz beldurrezko zinemaren zaletuen kultuzko film bilakatu da.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendea, Ingalaterrako baserri giroko landa eremua, haur batzuk beren herritik hurbil dauden soroetan jolasten daudela oraindik begi bat duen garezurra eta hatzapar baten antza duten aztarna batzuk topatuko dituzte. Bertako epaileak (Patrick Wymark) aztarna horien jatorria ikertzeko ardura hartuko du. Ikerketa hasi eta gutxira hatzaparra desagertu egingo da eta eromen arraro bat herritarrez jabetu. Haurrak, Angel Blake (Linda Hayden) beldurgarriaren agindupean, erritual bitxietan partehartzen hasi eta haietako gazte eta garbienak zatikatuak eta sakrifikatuak izango dira. Soilik epailea izango da herria sarraskitzen ari diren deabruzko indarrei aurre egin eta garaitzeko gai.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Patrick Wymark: Epailea
- Linda Hayden: Angel Blake
- Barry Andrews: Ralph Gower
- Michele Dotrice: Margaret
- Wendy Padbury: Cathy Vespers
- Anthony Ainley: Fallowfield erreberendoa
- Charlotte Mitchell: Ellen
- Tamara Ustinov: Rosalind Barton
- Simon Williams: Peter Edmonton
- James Hayter: Middleton auzapeza
- Howard Goorney: Doktorea
- Avice Landone: Isobel Banham
- Robin Davies: Mark Vespers
- Godfrey James: Angelaren aita
- Roberta Tovey: Cathy Vespers heriotzera erakarten duen Akelarreko kidea (krediturik gabe)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1971ko filmak
- Piers Haggardek zuzendutako filmak
- Piers Haggardek idatzitako filmak
- Patrick Wymarkek antzeztutako filmak
- James Hayterrek antzeztutako filmak
- Erresuma Batuko filmak
- Folk beldurrezko filmak
- Deabruei buruzko filmak
- Satanismoari buruzko filmak
- Landetxeetan girotutako filmak
- Ingalaterran girotutako filmak
- XVIII. mendean girotutako filmak
- Kultuzko filmak