Tuareg matxinada (1916-1917)
Tuareg matxinada (1916-1917) | |||
---|---|---|---|
Tuareg matxinadak eta Lehen Mundu Gerra | |||
Tuareg gerlariak 1906an | |||
Data | 1916-1917 | ||
Lekua | Aïr mendiak, Ipar Niger | ||
Koordenatuak | 18°16′37″N 7°59′58″E / 18.276944°N 7.999444°E | ||
Emaitza | Matxinadaren porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Tuareg matxinada edo Kaocen matxinada 1916 eta 1917 artean Nigerko tuaregek Frantziako Inperio Kolonialaren aurka Aïr mendietan eginiko matxinadaren izena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ag Mohammed Wau Teguidda Kaocen (1880-1919) Sanusiya izeneko ordena sufi anti-frantziarreko kideak gidatu zuen. Kaocen Ikaskazaneneko konfederazio tuaregeko burua (Amenokal) zen. 1909tik aurrera indar kolonialen aurkako hainbat borrokaldietan parte hartu zuen, gehienak garrantzirik gabekoak. 1914an bere ordenako buruak Frantziaren aurkako jihada deitu zuen Kufra Fezzaneko oasian (gaur egun, Libia) eta hor hartu zuen Kaocenek garrantzia. Agadezeko sultana zen Tagama europarren alde geratu zen eta bere laguntzarekin matxinada itotzea lortu zuten.
Kaocen eta bere anaia Mokhtar Kodogok gidatutako mila bat gizon eta Italiari lapurtutako kainoi batekin Agadez setiatu zuten 1916ko azaroaren 17an eta hainbat etsairen aurka irabaztea lortu zuten. Air inguruko hiri garrantzitsu guztiak eureganatu zituzten, Ingall, Assodé eta Aouderas batne, hiru hilabetez lurraldearen kontrola izanez. 1917ko martxoaren 3an Zinderretik bidalitako zutabe batek Agadez setiotik askatu zuen. Ondoren matxinoei laguntza eman zieten herrien aurka oldartu eta 130 pertsona exekutatu zituzten.
Kaocenek iparralderako bidea egin zuen, baina 1919an Murzuken atxilotu eta urkatu zuten. Bere anaia frantziar indarrek hil zuten 1920an, Tubu eta Fulanien artean gidatzen zuen errebolta bat Damagarameko Sultanerrian garaitua izan zenean.