Tumblr
URL helbidea | http://tumblr.com |
---|---|
Komertziala? | Bai |
Webgune mota | Microblogging, tumblelog |
Erabiltzailea erregistratzea | Bai |
Hizkuntza(k) | Hizkuntza anitzekoa |
Jabea | Yahoo! |
Egilea | David Karp |
Argitalpen data | 2007ko otsaila |
Egoera | Aktiboa |
Tumblr microblogging zerbitzu bat da, testuak, argazkiak, bideoak, loturak, aipuak eta audioak tumblelog eran elkarbanatzeko aukera ematen duena. Bere egoitza nagusia Manhattanen (New York, AEB) dago, eta David Karp-ek sortu zuen 2007an. Erabiltzaileek gainontzeko erabiltzaileak “jarrai” (follow) ditzakete euren sarrerekin batera besteenak ere ager daitezen, edo euren blogak pribatu egin, beraz, Tumblr sare soziala dela esan daiteke. Webguneak bere erabilerraztasuna eta pertsonalizazio aukerak nabarmentzen ditu. Erraz pertsonaliza daiteke, eta gai ugari eskaintzen ditu, baita musika-erreproduzitzailea jartzea ere, HTML eta Javascript kodigoak baimentzen baititu.
2011 erdialdera Tumblrek bere aurkari WordPress.com-ek baino blog gehiago zituen. 2012ko otsailean 46,2 milioi blog baino gehiago zituen.
2013ko maiatzaren 20an Yahoo!-k 1.100 milioi dolarren truke erosi zuen Tumblr. Akordioa 2013ko ekainaren 20an itxi zen.