Yitzhak Navon
Yitzhak Navon (hebreeraz: יצחק נבון; Jerusalem, 1921eko apirilaren 9a - ibidem, 2015eko azaroaren 6a) israeldar politikari, diplomazialari eta egilea izan zen. Israelgo 5. presidentea izan zen.
Jerusalemen jaio zen, familia sefardi batean. Arabiera eta islamiar ikasketak egin zituen Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearrean, eta hebrear literatura irakatsi zuen. Haganah-ko inteligentzia zerbitzuko kide izan zen. Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Hego Amerikara bidali zuten naziak ezkutatuta aurkitzeko.
David Ben-Gurionen idazkari politikoa eta kabineteko burua izan zen eta postuan jarraitu zuen Moshe Sharettekin. Ondoren analfabetismoa borrokatu zuen Israelen Hezkuntza Ministeriotik. Alderdi Laboristako diputatua izan zen.
1978an, Legebiltzarrak Israelgo bosgarren presidente izendatu zuen. Anuar el Sadat Egiptoko presidentearekin bildu zen eta eragin handia izan zuen bake-elkarrizketetan.
Presidentetzaren ondoren, politikara itzuli zen eta diputatua eta Hezkuntza eta kultura ministroa izan zen.