Zhang Boheng
Zhang Boheng | |
---|---|
(2023) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hunan, 2000ko martxoaren 4a (24 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
|
Zhang Boheng (txinera sinplifikatuz: 张博恒; pinyinez: Zhāng Bóhéng, Changsha, 2000ko martxoaren 4a), gimnastikan aritzen den kirolari txinatarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan hiru domina eskuratu zituen, zilarrezko bi eta brontzezko bat.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lau urte zituela hasi zen gimnastika egiten gurasoek animatuta[2]. 2009an Hunan probintziako taldean zegoen eta 2018an Txinako selekzio nazionalerako aukeratu zuten Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu ondoren[3]. 2020ko Txinako txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen zaldi arkudunean eta brontzezkoa eraztunetan. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako ez zen aukeratua izan nazioarteko esperientziarik ez zuelako.[4]
2021ean Munduko txapelduna izan zen aparatu guztien proban[5] eta 2022an txapeldunordea.
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan, Parisen, aparatu guztien lehiaketan zilarrezko domina eskuratu zuen, Shinnosuke Oka japoniarraren atzetik[6]. Taldeka ere Txinak zilarrezko domina eskuratu zuen. Horretaz gain barra finkoan brontzezko domina irabazi zuen.
Nazioarteko emaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | Paris Frantzia | Aparatu guztiak | |
2024 | Paris Frantzia | Taldeka | |
2024 | Paris Frantzia | Barra finkoa | |
Munduko txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Kitakyushu Japonia | Aparatu guztiak | |
2022 | Liverpool Erresuma Batua | Taldeka | |
2022 | Liverpool Erresuma Batua | Aparatu guztiak | |
Asiako Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Hangzhou Txina | Aparatu guztiak | |
2022 | Hangzhou Txina | Barra finkoa | |
2022 | Hangzhou Txina | Taldeka | |
2022 | Hangzhou Txina | Zorua |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Paris 2024 | Gymnastics: Team China faces down every challenge» www.ecns.cn (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ «Zhang Boheng headlines China’s Liverpool charge and sets sights on Paris» www.gymnastics.sport (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ «击败奥运冠军,长沙伢子张博恒世锦赛夺魁-文体-长沙晚报网» www.icswb.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ (Ingelesez) «China Names Olympic Teams Following Internal Tests» The Gymternet 2021-07-07 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ (Ingelesez) «China's Zhang edges Hashimoto for world all-around gymnastics title» France 24 2021-10-22 (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).
- ↑ (Ingelesez) «Shinnosuke Oka keeps Japan’s all-around gold medal streak alive | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-06).