Edukira joan

Slavoj Žižek

Wikiquotetik
Slavoj Žižek (2008)

Slavoj Žižek (1949 - ) filosofo esloveniarra da.

Slavoj Žižeken esanak

[aldatu]
  • "Batzuetan ezer ez egitea egin daitekeen ekintzarik biolentoena da".
  • "Ezkerrak, egun, ez du mito propiorik".
  • "Gutxien espero den guneetan ere ikus daiteke ideologia lanean. Baita itxuraz izaerarik funtzionalena duten objektuetan ere".
  • "Unibertsaltasunaren indarra zuek zarete, euskaldunak, ez Espainiako Estatua".
  • "Zergatik uste dugu konponbidea tolerantzia dela eta ez emantzipazioa, borroka politikoa edota borroka armatua?"
  • "Kapitalismoaren ezaugarri elementala datxekion egitura-desoreka da, bere aurkako ezaugarri barrenekoa dena: etengabeko krisia, bere existentzia-egoeren etengabeko iraultza. Kapitalismoak ez du egoera normal orekaturik: bere egoera normala gehiegiaren etengabeko ekoizpena da - kapitalismoak irauteko duen modu bakarra hazkundea da, hain zuzen -. Horrela, kapitalismoa zirkuitu batean harrapaturik geratzen da, gurpil zoro antzeko batean. Marxek adierazi zuen: giza beharretarako beste edozein sistemak baino gehiago ekoizten badu ere, kapitalismoak asetu beharreko are eta behar gehiago sortzen ditu; zenbat eta aberastasun handiagoa sortu, aberastasuna sortzeko beharra hainbat eta handiagoa da." - Fantasien jazarpena, 1997

Slavoj Žižeki buruzko esanak

[aldatu]

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Slavoj Žižek
Commonsen artxibo gehiago dago:
Slavoj Žižek