Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara!
Errusiako gerraontzi, joan zaitez pikutara! (errusieraz: "Русский военный корабль, иди на хуй"), 2022ko otsailaren 24an Errusiak Ukrainan Sugeen Uharteari egindako erasoan Sugeen Uhartean zeuden Ukrainako mugazainek gerraontzi errusiarrak errenditzeko egindako deialdiari emandako erantzuna da, Ukrainak okupatzaile errusiarren aurka egindako borrokaren sinboloetako bat bihurtu zena. Errusiako inbasioaren aurka dagoen jendartearen alderdia hain txundituta geratu zen esaldiarekin ezen hainbat gizarte-plataformatan biral bihurtu zen emandako erantzun hau.
Grabazioak Internet bidez zabaldu ziren, zalaparta handia sortuz. Erasoan hil zirela uste zen 13 mugazainak sare sozialetan omendu zituzten beren ausardiagatik, eta Volodymyr Zelensky-k, Ukrainako Presidenteak, "hil ondorengo" Ukrainako Heroiaren Ordena emango ziela iragarri zuen.[1][2][3][4]
The Weekek XIX. mendeko Texasko Iraultzako "Gogoratu El Álamo" esaldiarekin alderatu zuen esaldia.[5] Esaldia Zaporozhiar kosakoen erantzunarekin ere alderatu izan da, Mehmed IV.a Otomandar Inperioko sultanak Zaporozhiar kosakoen (egungo Erdialdeko Ukrainan bizi zirenak) errendizioa eskatu zuenean, uko egin ziotenari, irainez betetako gutun batekin erantzunez.[6]
2022ko otsailaren 28an, Ukrainako Itsas Armadak bere Facebookeko orrian argitaratu zuen, ustez, uharteko mugazain guztiak bizirik zeudela eta Errusiako Itsas Armadak atxilotu zituela.[7][8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ukraineraz) «“Русский корабль, иди на х.й!”: захисники Зміїного відповіли ворогові» Українська правда (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Reuters. (2022-02-25). «'Russian warship, go fuck yourself': Kyiv to honour troops killed on island» Reuters (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine soldiers told Russian officer ‘go fuck yourself’ before they died on island» the Guardian 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Ukrainian Soldiers Tell Russian Warship 'Go Fuck Yourself'. 2022-02-25 (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «How 'Russian warship, go f--k yourself' became Ukraine's 'Remember the Alamo!'» The Week (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Burns, Peter. (2022-03-01). «The Ukraine War Explained: Why Ukrainians And Russians Are Different» Lessons from History (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ «"ВМС ЗС України"» Facebook (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Ukrainian navy confirms Snake Island soldiers alive, taken by Russia» The Jerusalem Post | JPost.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-02).