Ukraina v. Errusiako Federazioa (2022)
Genozidio-delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioaren ondoriozko Genozidio-alegazioak (Ukraina v. Errusiako Federazioa) Nazioarteko Justizia Gorteetako (NJG) kasu judizial bat da, Nazio Batuen organo judizial nagusia. Ukrainak 2022ko otsailaren 26an aurkeztu zuen kasua Errusiaren aurka, Errusiaren Ukrainako inbasioaren hasieraren ondoren, 1948ko Genozidioko Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko Konbentzioari buruzko auzi baten harira.
Karguak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ukrainak bi argudio aurkeztu zituen. Lehenengoak, errusiarren baieztapenen aurka,[1] Luhansk eta Donetsk Oblastetan genozidio-ekintzarik ez dela gertatu zehazten zuen. Baieztapen horiek Donetskeko Herri Errepublikaren eta Luhanskeko Herri Errepublikaren aintzatespen errusiarraren oinarria direnez, geroko Errusiako "operazio militar berezia" ez dago justifikatuta. Ukrainak adierazi zuenez, auzitegiak hori erabakiko balu, "Errusiak ez luke inolako oinarri legalik Ukrainan eta Ukrainaren aurka jarduteko, ustezko genozidioak prebenitu eta zigortzeko".[2]
Bigarren puntuan, gobernu errusiarrak "genozidio-ekintzak Ukrainan" egiteko asmoa zuela zioten alegazioei buruz dihardu, eta honako hau dio: "Inbasioan, Errusiako Indar Armatuak, nahita, [zibilak] hiltzen eta kalte larriak eragiten ari dira Ukraina[n], (...) Genozidioari buruzko Konbentzioaren II. Artikuluaren arabera genozidioaren actus reus delakoa [suposatuko lukeena]".[2]
Epaiketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasuaren hasierako entzunaldiak 2022ko martxoaren 7an izan ziren, Hagako Bakearen Jauregian, auzitegiaren egoitzan.[3] Errusiako ordezkaritza ez zen aurkeztu entzunaldi horretara,[4] baina idatzizko adierazpen bat aurkeztu zuen.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Hinton, Alexander. «Putin's claims that Ukraine is committing genocide are baseless, but not unprecedented» The Conversation (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ a b «"Ukraine institutes proceedings against the Russian Federation and requests the Court to indicate provisional measures"» Nazioarteko Justizia Auzitegia: 1–2. (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) «International court of justice to fast-track ruling on Russian invasion» the Guardian 2022-03-07 (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ (Ingelesez) Schnell, Mychael. (2022-03-07). «Russian representatives skip UN court hearing on Ukraine» TheHill (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
- ↑ «Latest developments | Allegations of Genocide under the Convention on the Prevention and Punishment of the Crime of Genocide (Ukraine v. Russian Federation) | International Court of Justice» www.icj-cij.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]