Edukira joan

Krystsina Tsimanouskaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Krystsina Tsimanouskaia

(2019)
Bizitza
JaiotzaKlimavitxy1996ko azaroaren 19a (27 urte)
Herrialdea Bielorrusia
 Polonia  (2022ko abuztuaren 28a -
Hezkuntza
Hizkuntzakbielorrusiera
errusiera
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 100 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua61,5 kilogramo
Altuera168 zentimetro

Instagram: kristi_timanovskaya VK: id179980639 IAAF: 14571586 Edit the value on Wikidata

Krystsina Siarheieuna Tsimanouskaia[1] (bielorrusieraz: Крысціна Сяргееўна Ціманоўская) edo Kristina Sergeievna Timanovskaia[1] (errusieraz: Кристина Сергеевна Тимановская) (Klimavitxy, Bielorrusia, 1996ko azaroaren 19a) bielorrusiar atleta da. 60, 100 eta 200 metroko abiadura-lasterketetan espezializatu da. Hainbat garaipen ditu bere palmaresean, hala nola: zilarrezko domina 100 metroko lasterketan 2017ko 23 urtetik beherako Europako Atletismo Txapelketan, urrezkoa 2019ko Udako Unibertsiadako 200 metroko lasterketan eta zilarrezkoa taldekako kategorian 2019ko Europako Jokoetan.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan lehiatzeko sailkatu zen 100 eta 200 metroko abiadura-lasterketetan. 2021eko uztailaren 30ean salatu zuen Bielorrusiako Olinpiar Batzordeak 400 metroko oztopodun lasterketan parte harrarazi nahi ziola bere baimenik gabe. 2021eko abuztuaren 1ean Bielorrusiako olinpiar taldeak Tokioko nazioarteko aireportura eraman zuen bere borondatearen kontra. Behin aireportuan, Tsimanouskaiak Bielorrusiara zihoan hegaldi bat hartzeari uko egin ondoren, aireportuko poliziak babesa eskaini zion Poloniako enbaxadari asiloa eskatu bitartean.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]